Kalera itzuliko da EMUSIK 2022

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren jaialdia maiatzaren 5etik 8raegingo da Blas de Otero plazan, eta 500 ikaslek baino gehiagok parte hartuko dute.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak Blas de Otero plaza hartuko du maiatzaren 5etik 8ra bitarte, EMUSIK 2022 musika eta dantza festa bertaratzen den ororekin partekatzeko. Aurtengo edizioa berezia da, pandemia hasi zenetik lehen aldia izango baita jaialdia kalera itzuliko dena, bere ohiko formatua berreskuratuz. Hala, 500 ikasle baino gehiago igoko dira taula gainera, lau eguneko jaialdian; publiko orokorrari eskainitako emanaldiak izango dira, doakoak eta afororik gabekoak.

Musika ikasleek maiatzaren 5etik 7ra bitarte hartuko dute kalea, ikasturtean zehar ikasitakoa praktikan jarriz; guztira 22 taldek parte hartuko dute, bandak, abesbatzak, orkestrak, konboak eta big band-ak tarteko. Igande eguerdian, maiatzak 8, jaialdiari amaiera emateko dantza ikasleek emanaldi sorta eskainiko dute.

Gainera, festari umore ukitua eskaintzeko helburuarekin, aurten Eskolako irakasleek emanaldi ganberroa eskainiko dute larunbatean, maiatzak 7; hainbat pieza eskainiko dituzte, egun horretako kontzertu sortari amaiera emanez.

Gonbidatu bereziak eta nazioarteko emanaldiak
Aurtengo EMUSIK jaialdian gonbidatu berezi batek parte hartuko du, Ejea de los Caballeros-eko banda gazteak, hain zuzen; larunbatean izango dira taula gainean, 18:30ean.

Bestalde, EHME Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak nazioarteko musika eskolekin harremanak berreskuratu ditu, eta horregatik, Donostiako Musika Eskolako konboetako batek Luxemburgora bidaiatuko du maiatzaren 26an, Remix 22 Europako Musika Eskolen jaialdian parte hartzeko.






Entzunaldi pedagogikoak: Musika Zineman
Datorren ikasturterako matrikulazio kanpainaren hasierarekin bat eginez, Eskolak musika irakasle zein ikasleentzat oso berezia den kontzertu bat eskainiko du, aspaldi prestatzen aritutakoa baina pandemiaren ondorioz orain arte estreinatu ezin izan dena: Musika Zineman. Adin guztietako jendeari zuzendutako kontzertu-ikuskizuna da, non musikak zineman duen garrantzia azalduko den. Bertan, galako aurkezlea zinema-zuzendari handi batekin elkarrizketatuko da, konpositore sarituenak ezagutuko dituena, eta musikagileek beren filmetako soinu bandan erabiltzen dituzten baliabideak azalduko dizkio, adibide oso praktikoekin.

Emanaldia maiatzaren 17an izango da asteartea, 19:00etan, Victoria Eugenia Antzokian; sarrera doan izango da, eta gonbidapenak antzokiko lehiatilan izango dira eskuragarri maiatzaren 11etik aurrera. 11:30etik aurrera jaso ahal izango dira, pertsona bakoitzeko 4 gehienez.








EMUSIK 2022: EGITARAUA

Maiatzak 5, osteguna:
17:00 Txistu taldea
17:30 Saxo taldea
18:00 Gitarra taldea
18:30 Klarinete Ensemble Txiki
19:00 Klarinete Ensemble Gazte
19:30 Atotxako flautistak
20:00 Bolling kamerata
20:30 Luxenburgo konboa

Maiatzak 6, ostirala:
17:00 Trikiak
17:30 Banda Txiki
18:00 Orkestra Gazte
18:30 Abesbatza
19:00 Konboak
19:30 Konboak Herrera
20:00 Big Band III
20:30 Big Band IV

Maiatzak 7, larunbata:
17:00 Perkusio taldea
17:30 Orkestra txiki
18:00 Txaranga PLUS
18:30 Ejea de los Caballeros banda
19:00 Banda Gazte
19:30 Banda Heldua
20:00 Irakasleen konboa
20:30 Irakasleen taldea

Maiatzak 8, igandea:
12:15 Dantzako ikasleen emanaldi sorta

Erlazionatutako dokumentuak

2022/05/02-an argitaratua