EUSKARALDIA eskolan

Eskolak Euskaraldiarekin bat egingo du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak bat egingo du Euskal Herri osoan Azaroaren 23an hasita izango den Euskaraldia egitasmoarekin. Musika eta Dantza irakasle zeLa Escuela Municipal de Música y Danza de San Sebastián se suma a la iniciativa que se realizará en toda Euskal Herria.

Gure ikasle zein guraso guztiei parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi genieke euskararen erabilera areagotu eta herritarren eguneroko harremanetan hizkuntza-ohiturak aldatzeko.


Irakasle eta langilez osatutako gure Euskaraldia hamaikakoa.


Zer da Euskaraldia?

Euskaraldia hizkuntza ohituren aldaketan eragitea helburu duen ariketa soziala da
  • 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da lehen Euskaraldia, 11 egun euskaraz lelopean.
  • Euskaraz hitz egin eta ulertzen duten herritarren arteko harremanetan hizkuntza ohiturak aldatzea du helburu Euskaraldiak, baita era guztietako entitateak euskarazko hizkuntza praktikak babesteko neurriak hartzera bultzatzea ere.
  • Azken bi urteetan hainbat herritan martxan izan diren dinamikak euskararen lurralde osora zabaldu nahi dituzte antolatzaileek.
Euskal Herri mailan egin den proposamen honekin bat egin dute Donostiako hainbat erakunde eta gizarte eragilek, eta elkarlanean aurkeztu dute Donostiako euskal hiztunak aktibatzea helburu duen ekimena.


2018/11/15-an argitaratua