Irabazi asmorik gabeko elkarteek diru laguntza eskaerak egiteko epea ireki da

Eskaerak erregistratzeko epea otsailaren 24a izango da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Tokiko Gobernu Batzarrak 2020ko deialdi bakarreko diru laguntzen oinarriak urtarrilaren 14ean onartu zituen, eta urtarrilaren 24ean, GAOn argitaratu ziren.

Ondorioz, eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango zela aurreikusi zen, urtarrilaren 25etik otsailaren 24ra arte, biak barne.





Diru laguntzaren eskaera horretarako dagoen online plataforma baten bidez egin beharko da, ondorengo estekaren bitartez: ESKAERAK AURKEZTEKO ESTEKA

Elkarteko edozein kidek bete ahal izango du formularioa, baina eskaera honen erregistroa soilik elkarteko lehendakariak edo tramite horretarako izendatutako pertsonak aurkeztu ahal izango du, egiaztagiri digitalak erabiliz soilik. (B@kQ, IZENPE, DNI, Camerfirma...),

Informatu nahi dugu B@kQ ziurtagiria UdalInfoko Bulegoetan eskuratu daitekeela, baita Osasun Zentroetan, Zuzenean Zerbitzuan, KZguneetan....


AURREKONTUA ETA LERRO BAKOITZEKO OINARRIAK

Irabazi asmorik gabeko elkarteek gizartearen kohesiorako eta herritarren partaidetzarako duten garrantziaz jabeturik, Donostiako Udalak bere udal atalen eta Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoaren aurrekontuen bidez, diru laguntzak jasotzeko aukera eskaintzen die hiriko taldeei eta irabazi asmorik gabeko beste entitate pribatu batzuei, hainbat arlotan egiten dituzten ekintzak gauzatzen laguntzeko asmoz. Izan ere, talde horien ekimenek donostiarren bizi kalitatea hobetzen laguntzen dute, eta, maiz herri erakundeek proposaturiko ekimenak eta Udalarenak osagarriak izaten dira.

Diru laguntza lerro horietarako eskainitako aurrekontua 1.894.622,77€-koa da.

Udalak, dirulaguntza horietarako, 1.827.354,62 € izendatu ditu 2020ko ekitaldirako, hau da, iaz baino % 5,79 gehiago. Atalei erreparatuta, denek iazko zenbatekoei eutsi diete, Lankidetzakoak izan ezik; izan ere, aurrekontuan 100.000 euro gehiago ditu.

Donostia Kultura enpresa erakunde publikoak iazko aurrekontuari eutsi dio (67.268,15 €).


Diru partidak atalez atal, oinarri orokorrak eta lerro bakoitzeko oinarriak, diru laguntza eskaerara sarbidea
Garapenerako Lankidetza: 773.748,00€
Sentsiblizazioa eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza: 331.606,62 €

2020ko diru laguntzen deialdian dauden aldaketa aipagarrienak

Aldaketa esanguratsu hauek sartu dira oinarri espezifikoetan:

Berdintasun atalari dagozkion oinarrietan, jadanik ez dira diruz laguntzeko modukotzat hartzen proiektuaren administrazioari lotutako administrazio eta funtzionamendu gastuak.

Giza Eskubideen atalean, laguntzak bi eranskinetan bereizi dira: bata, bakea, bizikidetza eta giza eskubideak zabaldu, eraiki, sustatu eta defendatzeko proiektuetarako; eta, bestea, berariaz eta aurreko urteetan egindakotik bereizita, memoria historikoa berreskuratzea sustatzen duten proiektuetarako laguntzak arautzeko.

Ingurumenaren atalean, zehaztasun handiagoz mugatu dira klima aldaketarekin lotutako dirulaguntzen xede diren jarduerak, mugikortasun jasangarria, energia eraginkortasuna eta energia berriztagarriak sustatzeko; balioespen irizpide gisa sartu da proiektuak izan dezakeen izaera berritzailea/esperientzia pilotua, eta erakunde bakoitzeko 2000 € euroen muga kendu da A taldeko laguntzetan.

Euskararen atalean, balioespen irizpide berriak sartu dira, euskaltegietako matrikulazioa sustatzea eta ikasteko talde espezifikoak bilatzea besteak beste. Bai jarduera zehatzen kapituluan, bai Euskararen Egunerako programen kapituluan, gehienez ere 5.000 euroren dirulaguntza emango da lehenengo kasuan, eta 1.700 eurorena bigarrenean.

Kultur Aniztasunaren ataleko oinarrietan, balioespen irizpide gisa sartu da proiektuaren intersekzionalitatea, honako alderdi hauek sartzeko: adina, immigrazioa, sexu eta genero identitatea, dibertsitate funtzionala, pobrezia eta gizarte bazterketa. Gehieneko laguntza 4000 €-tik 3250 €-ra murriztu da A taldeko proiektuetarako, eta beste irizpide bat erantsi da, deialdian kreditu soberakinik badago ere banatzeko (6. artikuluaren azken-aurreko paragrafoa).

Deialdia arautzen duten oinarriak eta eskaera formulariorako sarrera eskuragarri dituzue Herri Partaidetza Zerbitzuko Webgunean

2020/01/28-an argitaratua