Coral López-Castellanos gure irakasleari omenaldia

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak Coral López-Castellanos dantza klasikoko irakaslea omendu du Kontxako Barandan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Aurten 25 urte bete dira Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak Coral López-Castellanosen ideia gauzatu zuenetik. Kontxako badiako urteko irudirik maitagarrienetako bat sortzeko eguna, dantza klasikorako eguna eta dantzari guztientzako eguna.


Euriak barkatu egin zuen eta 26 dantza eskoletako 1.500 dantzarik Kontxako Baranda edertu zuten mugimendu arinekin. Ekitaldia txikienekin hasi zen eta zaharrenek amaitutzat eman zuten.


Donostiarrek urtez urte hainbeste itxaroten duten ekitaldia, gaur egun tradizio bihurtu dena, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako dantza klasikoko irakaslearen ideiatik sortu zen. Coral López-Castellanos Donostiara lehen aldiz iritsi zenean, Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko dantza klasikoaren oposizioaren azterketara, Kontxako baranda ballet barra erraldoi bat bezala irudikatu zuen, ikuspegi zoragarriekin. Ideia hori egia bihurtu zen eta proiekzio izugarria lortu du eszenaren edertasunagatik, gaur egun hainbat hiritara hedatuz.


Aurten, 25. urteurrenean, omenaldia egin nahi izan diote Donostiako herriari eta dantzari egindako ekarpen esanguratsuagatik. Eneko Goia alkatea eta Jon Insausti kultura zinegotzia izan ziren omenaldian, eta Gipuzkoako dantza irakasle asko bildu ziren, Corali eskerrak emanez hainbeste urtetan egindako lanagatik.


Coralek azpimarratu nahi izan du ideia bat oso ona izan daitekeela, baina inplikatu eta egia bihurtuko duen pertsona talde eskuzabalik gabe ez litzatekeela ezer izango. Ideia batek esfortzua eta bihotza behar ditu izan dena bilakatzeko, gure hiriko ikono bat, ospatzeko, berriz elkartzeko eta eguneroko lan neketsuari ikusgarritasuna emateko arrazoia.


Coral López-Castellanos


.Cartagenan ikasten hasi zen Pili Molina irakaslearekin, jarraian, Madrilgo Goi Mailako Musika eta Dantza Kontserbatorioan ikasten izan zen Ana Lázaro irakaslearekin eta ikasketak hobetu zituen Carmina Ocaña Dantza Konpainia Nazionaleko irakaslearekin eta Carmen Roche Ballet Klasiko Nazionaleko irakasle eta zuzendariarekin. Pasioak eta entregak bultzatuta, Bruselan, Amsterdamen eta Kuban formatzen jarraitu zuen, besteak beste. 1977an Murtziako Arte Dramatiko eta Dantza Kontserbatorioan ballet-irakasle ikasketak amaitu zituen eta 2008an Hezkuntza Ministerioak Dantza Klasikoaren Pedagogiako Goi Mailako Dantza Titulurako titulua homologatu zuen.


Dantzari bakarlaria, ekoizlea eta koreografoa izan da hainbat konpainiatan, eta 1994tik dantza klasikoko irakaslea da Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, eta gaur egun Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolan, bere ezagutzak transmitituz, baina baita dantzak irakasten dituen balioak ere: diziplina, laguntasuna, porrotaren onarpena, autonomia, pasioa, zorroztasuna eta bihotza. 2005etik 2008ra Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteko lehendakaria izan zen, eta elkarte horretako Zuzendaritza Batzordeetako kide 1996tik 1999ra eta 2016tik 2017ra.

2023/05/02-an argitaratua