Donostiako Udalaren Txistulari Taldearen iganderoko kontzertuen hasiera

Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak iganderoko kontzertu denboraldia hasiko du urriaren 4an.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Egungo pandemia egoerak ospakizun lekua Santa Maria Basilikara aldarazi du. Kontzertuak 12:30etan hasiko dira eta sarrera doan izango da aforoa bete arte.



Uda garaia amaituta, Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak igandero eskaintzen dituen kontzertuak datorren urriaren 4ean itzuliko dira euskal txistularien tradiziozko doinuei eskainiriko kontzertua ospatuz. Dantza, kantu, biribilketa, obra… lehen kontzertua hiru zuloko euskal txirulak jo ditzaken tankera guztietako musikak entzuteko aukera ezin hobea izango da.

Egungo egoera pandemikoaren eraginez, Konstituzio Plazako arkupeetan izan beharrean, Santa Maria Basilikako koruaren azpialdean izango dira kontzertuak, 12:30etan. Musukoa jantzita eraman beharko da eta arduradunek adieraziko diete entzuleei zein eserlekutan jarri behar duten. Sarrera doan izango da aforoa bete arte.

Urritik uztaila amaierara bitartean ospatzen den kontzertu denboraldia bertan behera geratu zen pasaden martxoaren 13an COVID-19aren krisiak eraginda. Bitarte horretan taldeak grabazioen bitartez euskal musikaren hedapen lanean jarraitu du, eta segurtasun neurriek ahalbidetu dutenean Donostiako txoko eta bazterrak musikaz animatzen ere aritu dira.

Kontzertuaren aurretik, 9:00etan diana eskainiko du taldeak hiriko erdigunean.

2020/10/01-an argitaratua