Indarkeria matxistak nerabezaroan VI. Jardunaldia

Jardunaldia urriaren 26an eta 27an izango da, goizeko 9:00etatik 14:00etara, Intxaurrondo Kultur Etxean.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostia Gazteriak, Udaleko Berdintasun sailarekin batera, jarraitzen du indarkeria matxistak nerabezaroan lantzeko jardunaldiaren antolaketarekin. Aurtengoa VI. edizioa da.

Haur eta gazteen aurkako indarkeria matxistak: abusuak, indarkeria sexuala, sareetako indarkeria... hainbat toki eta modutan gertatzen dira. Horrek duen garrantziari eta ondorioei erreparatu nahi diogu, horretarako lehenengo urratsa gaia ezagutzea da, eta hartan sakontzea.

Gure jendartean, haur eta nerabeek jasaten duten indarkeria nabarmena da. Indarkeria beti existitu da, baina azken urteotan gai honen inguruko ikerketek eta argitalpenek lagundu egin dute arazoaren inguruko informazio gehiago izaten eta ikusarazten. Indarkeria matxistak modu psikologikoan, fisikoan eta sexualean gauzatzen dira; hala nola, bullying-a, sareen bidezko jazarpena eta baita haur eta nerabeen aurkako indarkeria/abusu sexuala ere.

Hasteko, Euskadiko haur eta nerabeen aurkako indarkeriari aurre egiteko dugun marko juridikoa landuko dugu. Eta ondoren, batez ere haurrenganako eta nerabeenganako sexu-abusuan jarriko dugu arreta, detekzioan eta erantzunean. Hau da, ezagutuko dugu nola antzeman eta nola bideratu dezakegun erantzun egokiena.

Batik bat, haurrekin eta nerabeekin lanean edo kontaktuan dauden eragileei zuzendua dago. Izen ematea beharrezkoa da eta Donostia Gazteriaren webgunean egin daiteke.

Sarrera doakoa den arren, izen ematea beharrezkoa da edukiera mugatua delako. Izena emateko epea urriaren 3tik 16ra da eta Donostia Gazteriako webgunean (www.donostia.eus/gazteria) egin daiteke edo esteka honetan zuzenean: https://labur.eus/indarkeriamatxistajardunaldia2022

Informazio gehiago:
  • donostia.eus/gazteria
  • donostia.eus/berdintasuna
  • 943481909 telefono zenbakian

2022/09/30-an argitaratua