Lan-poltsak 2022-2024 handitzea – Bilbao Musika eta hitzartutako eskolak
2023. urteko deialdia: Izena emateko epea otsailaren 13tik martxoaren 10era
Hautagai berriak sartuz, deialdi honen helburua Bilbao Musika Eskolak 2022an sortutako lan-poltsak handitzea da.
2022ko martxoaren 8ko BAOn argitaratutako 2022ko deialdiaren oinarrietan zehazten denez, lan-poltsan zabaltze-deialdien bidez sartzen diren pertsonak dagozkien zerrendetan sartuko dira, 2022ko lan-poltsa osatzen dutenen atzetik, balorazio prozesuan lortutako emaitzen ordenaren arabera.
2022ko behin betiko zerrendetan dauden pertsonek beste inskripzio bat egin ahal izango dute titulazio berriak aurkezteko edo hizkuntza-eskakizuna eguneratzeko. Kasu horietan, zerrendetan titulazioa eta profila eguneratuko dira, aurretik zuten puntuazioari eta posizioari eutsiz.
Oinarri osoak esteka honetan kontsulta ditzakezu:
https://www.bizkaia.eus/lehendakaritza/Bao_bob/2022/03/08/II-784_eus.pdf
2023/02/13-an argitaratua