Aurretikako kontsulta publiko hau Donostiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) berrikuspenaren barruan sartzen da, eta bere helburua da:
Azaltzea zer arazo konpondu nahi diren ekintza horrekin, zer behar eta aukera dagoen plana onartzeko, zer helburu dituen, eta zer irtenbide alternatibo dauden arautzeko eta ez arautzeko
eta herritarren ekarpenak jasotzea
Aipatu behar da HAPOren herritarren parte-hartzea zabalduko dela datozen hilabeteetan, hainbat ekintza aurrez aurre eta digitalki, eta horien berri emango da etengabe. Kontsulta aktibo honetan aztertuko da Plan Orokorraren errebisioa zertarako den eta zergatik ematen den.
HAPO berriaren helburu nagusia, Donostiako lurzorua eta eraikinak arautzea eta antolatzea da, publikoak zein pribatuak. Helburuak, hurrengo hauek dira zehazki:
Udalerriko lurzorua sailkatzea, bai publikoa baita pribatua ere (hiri-lurzorua, lurzoru urbanizagarria eta lurzoru urbaniezina)
Bestetik lurzorua kalifikatzea, erabilera xedatuz (bizitegikoa, jarduera ekonomikoak, zuzkidurak…)