Gabonak zuretzat programak 350 jardueratik gora eskainiko ditu

Abenduaren 13tik urtarrilaren 6ra

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Gabonak zuretzat 2022


Gabonak zuretzat programa, beste behin ere, Donostiara iritsi da. Aurten, abenduaren 13tik urtarrilaren 6ra 350 jarduera baino gehiago eskainiko ditu haurrentzat, familientzat eta gazteentzat. Hala, hiritarrek eskaintza zabala izango dute Gabonetan: besteak beste, hainbat tailer, magia ikuskizun edota antzezlan. Donostia Gazteriak egitaraua diseinatu du hiriko hainbat elkarte, aisialdi talde, Donostia Kultura eta bestelako eragilerekin elkarlanean.

Azken batean, kontsumismoari iskin egiten dion kulturaz eta aisiaz disfrutatzeko ekintza mordoa izango dira hiriko hainbat auzotan.
Egitaraua online egongo den eskuliburu batean, atalka, bilduta egongo da: haurrak (0-11 urte) eta familientzako jarduerak alde batetik eta, bestetik, gazteentzako direnak (12-30 urte). Horrez gain, www.donostia.eus/gazteria web orrian bilatu daiteke informazioa.


Haurren programazioa

Gazteentzako programazioa

Irudiari dagokionez, programaren aurtengo identitate grafikoa Usandizaga Ikastetxeko Diseinu Grafiko Goi mailako Heziketa Zikloaren eta Donostia Gazteriaren arteko elkarlanari esker sortutakoa da.
Diseinu Zikloko 1. mailako ikasleek 14 lan prestatu dituzte talde lanean. Proposatutako diseinuen artean 3 irudi nagusi aukeratu dira aurten programa iragartzen duten karteletarako baina lan guztiak ikusgai izango dira sare sozialetan, Donostiako autobusetako markesinetan eta horretarako prestatutako erakusketan, abenduaren 16tik aurrera, Intxaurrondo K.E.

2022/12/12-an argitaratua