Donostiaeskola. Dantza eta musika etxean

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak, musikaren eta dantzaren bidez gozarazteko asmoz, hainbat jarduera proposatzen ditu, sare sozialetan partekatuak, ikasle eta familientzat.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Lehenengo jarduera, gaztetxoei eta haien familiei zuzendua, baita animatzen den ororentzat ere, Maroon 5 taldearen Memories koreografia xumea da. Nerea Goikoetxea irakasleak, bideo tutorial bat eskaintzen du, oinarrizko urratsekin, eta, ondoren, dantza osoa, familian gozatzeko.


Dantza ikasleentzat eta ausartzen direnentzat, Lone Digger abestiaren koreografia proposatzen da. Jarduera horrek tutoretza-bideo bat du, pausoak erakusten dituena, bai eta koreografia osoa duen bideo bat ere. Ana Remirok, Eskolako irakasleak, dantzaz gozatuz gure gorputza aktibatzera gonbidatzen du.


Azkenik, musika tresna bat jotzen dutenei zuzentzen zaie. Aitor Amezagaren orkestrarako moldaketaren zati instrumentalak etxean grabatzea proposatzen zaie, zehazki Benito Lertxundiren "Nire herriko neskatxa maite" abestiarena. Behin bideo guztiak jasota, Eskola arduratuko da, haiekin guztiekin ikus-entzunezko pieza bat sortzeaz. Informaio gehiago hemen.


Jarduera horiez gain, eta dantza eta musika sare sozialetan zabaltzeko asmoz, egun hauetan sortu diren edukiak (musika, dantza eta kantua) honako helbide honetara bidaltzera animatzen zaitugu: etxeanmusika@donostiaeskola.eus.


Edozein zalantza, iradokizun edo kexa argitzeko prest gaude info@donostiaeskola.eus helbidean.


#etxeanmusika
#etxeandantza

2020/03/26-an argitaratua