Donostia prest errugbiko TOP14ko jai handirako

Jarduera programa zabala antolatu da ekainaren 9 eta 10erako

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Anoetako estadioak futboleko ateak errugbiko zutoinengatik aldatuko ditu, baloi borobila obalagatik eta golak entsaioengatik. TOP14 Frantziako Errugbi Ligako finalerdiek estadioaren harmailak eta hiriko kaleak zaleez beteko dituzte, hain zuzen ere, Donostiak eta Gipuzkoak eskaintzen dituzten ohiko jarduerez gain jarduera programa zabal bat aurkituko duten zaleez, errugbiaren inguruan festa handia sortuz.

Partida ostiralean eta larunbatean



Kirol arloan,
  • ekainaren 9an, ostiralean, 21:05ean Toulouse eta Racing 92 taldeek lehen finalerdia jokatu dute Anoetako Reale Arena estadioan. Dagoeneko sarrerak agortuta daude.
  • Ekainaren 10ean, larunbatean, 17:00etan bigarren finalerdia jokatuko dute Stade Rochelais eta Bordeaux Bègles taldeek.

Jarduera programa zabala



TOP14ko finalerdiei esker errugbia protagonista izango da Donostian, eta donostiarrek zein hirira etortzen diren zaletu guztiek hiriko hainbat puntutan antolatu diren jarduera programa zabalarekin disfrutatu ahal izango dute.

Donostiako Udalak eta Frantziako Errugbi Ligak eskuorria egin dute eta sailkatutako lau taldeetako zaleen artean banatu dute, baita sarrera hartu duten pertsonen artean ere, eta gainera, 5.000 ale banatuko dira hiriko hainbat lekutan. Bertan, zerbitzuen informazio praktikoa ematen da, baita hirira zein estadiora iristeko eta jarduerak antolatu diren eremuetara sartzeko hainbat gomendio ere.

Jarduera nagusiak:
  • 2 Fan Zone: Anoeta eta Sagues
  • Katalunia plaza: Herri kiroletako erakustaldiak
  • Artzain Onaren ingurua: Txoko Gozoa merkatua
  • Easo plaza: bertsolariak eta euskal gastronomiaren erakustaldia
  • Pio XII: Trikitilariak, txarangak eta jateko zein edateko eremua

Erlazionatutako dokumentuak

2023/06/07-an argitaratua