Breadcrumb

presentación web top 14

Kaixo TOP 14!

TOP 14a Frantziako errugbi-kluben arteko txapelketa da. Munduan den errugbi ligarik onenetako bat eta munduan diren jokalaririk onenetako asko biltzen dituena.

Hala, ekainaren 9an eta 10ean Donostian izango da munduko errugbirik onena. Izan ere, Gipuzkoan ere zain luzeak emanda dagoen kirola dugu errugbia: badira 9 klub, eta oso harreman estua dugu Miarritzeko eta Baionako talde profesionalekin.

EAEko administrazioek (Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala), Realarekin, LNRekin eta hemengo errubgi talde batzuekin batera lan egin, eta festa handi bat antolatu dugu errugbiaren inguruan asteburu honetarako.

Elkartasunaren eta talde-lanaren balioek arnasgune ederra izango dute Donostiako kaleetan; hiri bizia eta aktiboa baita Donostia, kirola egin eta bizimodu osasuntsua duena, eta emakumeen kirolaren erreferente handia dena Estatu guztian.

Hemengo ohituretan murgiltzera gonbidatzen zaitugu, gure hiria eta ingurunea zaindu eta errespetatzera.

Arduraz jokatu eta gozatu errubgbiaz eta festaz! Kaixo TOP 14!