Berrikuntza gisa formatu txikiko proposamenak ere izango dira Pilulak izenarekin
Era berean, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin batera emantzipazioa gaia lantzeko, Nire lehen katilua, nire lehen etxea pilula eskainiko da.
Horrez gain, dantzaren inguruko pilulak ere izango ditugu. Horien artean, esaterako, IX. Indarkeria matxistak nerabezaroan jardunaldiaren baitan, dantzatzeko tailerrak eskainiko dira Kontadoresen: twerk, afrodance, burlesque eta vogue.
Elkarrekin eta gozamenetik aritzeko espazioak izango dira, zentzumenetatik ikasteko eta gaitasunak zabaltzeko. Gazteak mugimendutik, sormenetik eta euren ongizatetik erlazionatzeko espazioak sortzea da helburua. Laborategietan zehar, nork bere burua ezagutzeko, taldean gozatzeko eta sormen-prozesuak partekatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.
Parte hartzeko irizpideak
18 eta 30 urte bitarteko gazteentzako dira proposamenak, eta Donostian erroldatutakoak izango dira aurrena. Dena dela, eskaintza adin tarte horretarako diseinatuta dagoen arren, tokirik geratzen bada eta beste pertsona batzuek ere parte hartzea egoki bada, 18 urte baino gutxiago eta 30 urte baino gehiago dutenek ere izango dute parte hartzeko bidea.
Izen-emateak
irailaren 26tik aurrera, webgune honen bidez: www.kontadores.eus
Info +
Kontadores Gazte Zentroa
Pasai San Pedro, 13. Bidebieta (San Sebastián)
943 48 34 76
kontadores@donostia.eus
2025/09/26-an argitaratua