"Street Art Gathering 2017" - Wiesbaden (Alemania)

2017ko ABUZTUAREN 20tik 28ra, Wiesbaden hirian ospatuko den elkartrukean izena emateko epea zabalik dago.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Interculutral understanding


ZOZKETA


Wiesbadeneko "Street Art Gathering 2017" elkartrukerako plazen zozketa egin da gaur, 2017ko ekainaren 21ean, 9:30ean.

Hautatua izan zaren jakiteko, hemen begiratu ezazu! eta konfirmatu mesedez zure parte hartzea.
Espazioa banatzeko marra

Gazteen elkartrukeak “Erasmus + (2014-2020)” Europako programaren barruan daude, eta aukera ematen diete Donostiako gazteei beste gazte batzuen interesak, ohiturak eta bizimoduak ezagutzeko.

Donostiak eta Wiesbadenek, senidetutako hiriak diren aldetik, urteak daramatzate elkarrekin oso modu eraginkorrean lan egiten gazteen alorrean. Hori dela eta, aurten ere, gazte donostiar batzuk izango dute elkartruke honetan parte hartzeko aukera. Elkartrukea Alemaniako Wiesbaden hirian egingo da, 2017ko abuztuaren 20tik 28ra bitartean.

ELKARTRUKEAREN EZAUGARRIAK

“Street Art Gathering 2017” proiektua izango da aurtengoa. Eta kale artea izango du oinarri kulturarteko elkartruke honek. 4 herrialdeetako 15-17 urte bitarteko 45 gazte elkartuko dira Wiesbadenen, parte hartzailea izango den kale arteari buruzko jaialdi batean. Donostiatik, zehazki, 9 gaztek izango dute aukera proiektu honetan parte hartzeko. Eta Alemania, Italia eta Israeleko gazteekin topatuko dira.

Gazteek, beraiek pentsatu eta garatutako ikuskizunetan, agertokietan, erakustokietan eta lantegietan parte hartuko dute, esperientziak eta ideiak elkartrukatzeko eta sormena askatzeko. Kaleko artistek beraien lanak erakusteko aukera izango dute eta bertara gerturatuko diren gazteen irakasle eta aditu bilakatuko dira. Beraien ezagutzak, elkartrukean parte hartuko duten gazteekin elkarbanatuko dituzte.

Gazteek, bizitza aktiborako eta lan egiteko espazio bezala biziko dute edo esperimentatuko dute hiria. Kale artearen bidez, elkarren artean ezagutzeko aukera izango dute, jatorria, ohitura eta kultura ezberdintasunetatik haratago. “Street Art Gathering 2017” lankidetzarako proiektu bat da, artea eta kulturaren bidez gauzatuko dena.

Behin proiektua bukatuta, gazteek elkarlanean jarraitzeko aukera izango dute. Wiesbadenetik aukerak luzatuko zaizkie etorkizuneko proiektuetan elkarlanean jarraitu ahal izateko.

DATU ZEHATZAK

  • Elkartrukea 2017ko abuztuaren 20tik 28ra ospatuko da, Wiesbaden hirian, Alemanian.
  • Bertan, 15-17 urte bitarteko 9 gaztek parte hartu ahal izango dute, Street Art-aren inguruan interes berezia dutenak.
  • Gaia, kale artea izango da eta, hainbat ekimenen artean, lantegi ezberdinetan parte hartzeko aukera egongo da. Horien artean:
    • Banbu-eskultura
    • Grafitia
    • Audio lantegia
    • Antzerkia
    • Argi lantegia
    • Zirkua

Ekimenean izena ematen duten gazteen kopurua eskainitako plazarena baino handiagoa bada, zozketa publiko bitartez egingo da hautaketa. Hautatuak suertatu ez direnekin itxaron zerrenda bat osatuko da.

IZEN EMATEAK

  1. Internet bitartez: HEMEN
  2. Donostiako Udaleko Gazteria Bulegoan (Mari kalea, 1-2., Goikoa Jauregian)

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00.

Ezarritako epeak, honakoak dira:

  • Izen emate epea: 2017ko ekainaren 13tik 20ra.
  • Zozketa eguna: 2017ko ekainaren 21ean.

Informazio osagarri guztia (zozketaren emaitzak, programazioa, e.a.) eskuratzeko bideak: www.donostia.eus/Elkartrukeak web orria eta Donostiako Udaleko Gazteria Bulegoaren 943 481909 telefonoa (astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00).

Beraz, gaurtik aurrera, elkartrukean interesa duten neska-mutilek izena emateko aukera izango dute.

Elkartrukean parte hartzeko oinarrien dokumentua: HEMEN.

2017/06/12-an argitaratua