Nazioarteko Argazki Lehiaketa: Mundu Arteko Begiradak

Argazki irabazleak 900 €-ko saria izango du, 2. sariak 600 € , 3. sariak 300 € eta beste 300 € Donostia sariarentzat

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udaleko Lankidetza Sailak antolatutako 'Mundu Arteko Begiradak' nazioarteko argazki lehiaketaren epea ireki da. Lehiaketak, argazkien bidez, askotariko errealitateak ikusaraztea zein egun bizi ditugun desberdinkerien inguruan sentsibilizatzea du helburu.

Ekimena edozein nazionalitatetako eta herrialdetako pertsonei irekita dago, honela, planetako hainbat lekutako argazkiak jasotzea espero du lankidetza sailak.

Oinarriak irakurtzera gonbidatzen zaitugu, eta munduko edozein txokotako errealitateak islatu ahal izango dituzten argazkiekin parte hartzera baita ere, gainera, beste lurralde batzuetan gertatzen denarekiko lotura eta harreman horiek sortutako desberdintasunak ere isla ditzakete obrek.

Sariak 900 €-koak izango dira argazki irabazlearentzat, 2. saria 600 €-koa eta 3. saria 300 €-koa. Gainera, donostiarrek sari berezi bat ere irabazi ahal izango dute: 300 €-ko Donostia Saria. Lehiaketak Accésit sariak ere izango ditu.

Lanak jasotzeko epea otsailaren 28ra artekoa izango da.


↓ INFO ++++++++ / / ++++++++ INFO ↓





IZENA-EMATEKO EPEA / SUBMISSION DEADLINE :
Otsailak · 28 · February

NORK HAR DEZAKE PARTE / WHO CAN PARTICIPATE? :
Edozein nazionalitate eta herrialdeko pertsonek, 18 urte beteta badituzte
People of any nationality and country who are 18 years of age or older

OBRAK / WORK :
Gehienez, 6 obra aurkez daitezke
A maximum of 6 photos per person

SARIAK / PRIZES :
1. 900 € / 2. 600 / 3. 300 € / 4. 300€ Donostia Sari Berezia · Donostia Award / Accesit sariak · 25 · Accesit Awards

NOLA BIDALI NIRE OBRA? / HOW DO I SEND MY WORK?
1. Zure argazkiak sarera igotzeko erabili Donostiako Udalaren Transfer aplikazioa: https://www.donostia.eus/transfer/upload
1. To upload your photos, use the Donostia City Council´s Transfer application:https://www.donostia.eus/transfer/upload

2. Transfer-etik lortutako esteka kopiatu eta bidali zure argazkiak, eskabidearekin batera, lankidetza@donostia.eus helbidera “Argazki lehiaketa” gaiarekin
2. Copy the link you got fromTransfer and send your photos and the registration form to the following email adress, lankidetza@donostia.eus with the subject “Photography Competition”

3. Transfer Donostiak pasahitz bat ezartzeko aukera ematen dizu, nahiz eta ez den nahitaezkoa. Pasahitz bat ezartzea erabakitzen baduzu, lankidetza@donostia.eus helbidera bidali beharko duzu ezarritako pasahitza, fitxategiak deskargatu ahal izateko.
3. Transfer Donostia gives you the option to set a pasword, but it is no mandatory. If you set a password, you must communicate it t lankidetza@donostia.eus in order to download the files.


BASES DEL CONCURSO / RULES OF THE COMPETITION

FORMULARIO DE INSCRIPCIÓN / REGISTRATION FORM



HARREMANETARAKO / CONTACT
lankidetza@donostia.eus · 943 481 471

Erlazionatutako dokumentuak

2021/02/03-an argitaratua