Udalbatzak Urrezko Danborra eta Hiritar Merezimenduaren Dominak berretsi ditu

Dominak urtarrilaren 19an banatuko dira eta Urrezko Danborra 20an

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Udalbatzak berretsi egin ditu gaur goizean, 2023ko Urrezko Danborrerako hautagaitza, eta Donostiako Udalaren Bozeramaileen Batzordearen proposamena Hiritar Merezimenduaren Dominetarako.

Udal-taldeek aho batez onartu dituzte proposamenak. Hala, Javier García Cogorrok Urrezko Danborra jasoko du urtarrilaren 20an, eta Agifes Elkarteak, Koro Easo Abesbatzak, Lola Horcajok, Maite Sabadellek eta Gurutz Linazasorok Hiritar Merezimenduaren Dominak jasoko dituzte urtarrilaren 19an.

Udal talde guztiek bat egin dute sarituen merituak eta ibilbidea goraipatzerakoan, eta hiriari egindako ekarpen eta lana azpimarratu dituzte.

2023/01/12-an argitaratua