2023ko Hiritar Merezimenduaren Domina jasotzeko proposamenak onartu dira

AGIFES, Easo Abesbatza, Lola Horcajo, Maite Sabadell eta Gurutz Linazasoro dira saria jasotzeko hautatuak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak gaur goizean onartu ditu 2023ko Hiritar Merezimenduen Domina jasotzeko proposamenak. Urtero legez, saridunek urtarrilaren 19an jasoko dituzte dominak, Udalbatzak berretsi ostean.

2023ko Hiritar Merezimenduaren Dominak


  • AGIFES , buru-osasuneko arazoa duten pertsona eta familien alde egiten duten lanagatik. www.agifes.org/eu
  • Easo Abesbatza, goi mailako abesbatza-musikaren bitartez kulturgintzan egiten duen lanagatik. coroeaso.com
  • Lola Horcajo, hiriko historia eta ondarea zabaltzen egindako lan eskergagatik.
  • Maite Sabadell, Donostian hainbat ekimen sortzeagatik, tartean Donostiako inauteriko konpartsa ezagun bat bultzatu izanagatik.
  • Gurutz Linazasoro, garun-osasuneko, neurologia mailako eta gizarte arloko gaiei eman dien hedapenagatik, baita medikuntzan bultzatutako ekimenak abian jarri izanagatik.

Donostiarrek aurkeztutako 53 proposamen aztertu ditu Bozeramaileen Batzordeak. Talde edo pertsona fisiko edo juridikoek Udalerriari eskainitako ezohiko zerbitzuengatik Donostiako Udalak ematen dituen dominak San Sebastian bezperan banatuko dira.

2022/12/21-an argitaratua