Itxaron-zerrendarik gabeko irakasgaietan matrikulatzea

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak itxaron-zerrendarik ez duten espezialitateetako plaza hutsak eskaintzen ditu. Eskolan ikasteko aukera berri bat 2020-21 ikasturtean.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


3 eta 7 urte bitarteko ikasleentzat, Eskolak, plaza hutsak ditu hainbat auzotako taldeetan, hala nola; Herrera, Altza, Añorga, Antigua, Intxaurrondo, Martutene, Salaberria, Urbieta eta Loiolako Erriberetan ere.

Herrerako egoitzak, gainera, instrumentu bat ikasteko aukera zabala eskaintzen du, ordutegi eta egun desberdinetan: biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua, tronpeta, tronboia, tuba, bonbardinoa, flauta, saxofoia, trikia, perkusioa, bateria, baxu elektrikoa, etab.

Eskolaren egoitza nagusiak, Atotxak, plaza hutsak eskaintzen ditu hainbat instrumentuetan.

Era berean, Eskolak diziplina berriak gehitu dizkio egiten ari zen hezkuntza-eskaintza instrumentalari, hainbat auzotan. Antiguako egoitzan, esaterako, dultzaina eta txalaparta klaseak izango dira.

Itxarote-zerrendarik gabe eskaintzen diren plazetako bat ikaslearen nahietara egokitzen bada, zuzenean matrikulatu ahal izango da, hau da, zozketarik gabe, esteka honetan. Plazak eskaera-ordenaren arabera esleituko dira, betiere matrikula ezarritako epean onartzen bada. Matrikula onartu ondoren, ikaslea Eskolara joan ahal izango da irailan.

Eskatzaile bakoitzaren inskripzio-prozesua behar bezala kudeatzen dela bermatzeko, une batzuetan, plaza hutsak dituzten irakasgaiak blokeatu eta webgunetik ezkutatuko dira. Ikasgaia agertzen ez bada, hurrengo lanegunean kontsultatzea gomendatzen da.

Ondorengo irakasgairen batean izena eman nahi duten ikasleek, posta elektronikoa idatzi beharko dute info@donostiaeskola.eus helbidera, ezinbestekoa baita eskatzailearen maila taldearen mailara egokitzen dela egiaztatzea.
  • Dantza Klasikoa, 8 urtetik aurrera.
  • Musika taldeak: Banda, orkestra, big band, combo-ak, ganbera musika, instrumentu taldeak, ensembleak (klarinete, saxofoia, flauta...)
  • Harmonia eta instrumentazio tailerra.
  • Irakaskuntza profesionalerako sarbidea prestatzeko taldea.
  • Goi mailako irakaskuntzetarako sarbidea prestatzeko taldeak.
COVID-19aren ondorioz gerta daitezkeen egoeretara egokitzeko, Eskolak antolaketa-aldaketak egin ditu, Segurtasuna eta Osasuna jarraibideei jarraituz, 2020-21 ikasturteko eskolak segurtasun- eta kalitate-berme handienekin eman ahal izateko. Aldaketen artean daude, besteak beste, talde bakoitzean gehienezko ikasle kopurua murriztea, ikasgelak berrantolatzea eta horietan teknologia berriak ezartzea. Egoera ikusita, talde eta irakasgai puntualetan ezin izango da plazarik eskaini.

Informazio gehiago: www.donostiaeskola.eus

2020/06/29-an argitaratua