Pandero karratuaren ikastaroa Maixa Lizarribarren eskutik

Ikastaroa ikasle eta irakasleei zuzenduta dago; apirilaren 30ean eskainiko da, Eskolako areto nagusian, 10:00etatik 14:00etara.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Pandero karratua: kartela

MAIXA LIZARRIBAR SAIZAR Altzon jaiotako pandero jole eta trikitilari ezaguna da. 80-90ko hamarkadetan MAIXA TA IXIAR bikote taldearen parte izan zen eta hainbat kontzertu eta proiektu desberdinetan parte hartu zuen. Lau diska kaleratzeaz gain Juan Carlos Perez, Kepa Junkera, Betagarri eta Ganbara musikari eta musika taldeekin kolaborazioak egin zituzten.

Bakarkako diska bat ere argitaratu zuen 2002. urtean.

Gaur egun trikiti eta panderoko irakaslea da Arrasateko Trikitixa Eskolan, Loatzo Musika Eskolan eta Alkizako Trikitxa Eskolan. Lan horretaz gain, duela bi urtetik hona AMAK taldeko kide ere bada. Talde honekin batera 2021eko maiatzean bere enegarren diska kaleratu zuen eta hainbat proiektuetan parte hartzeko aukera ere izan du. Esaterako Esne Beltza, Iñaki Palacios edo Bizipoza talde eta musikariekin.

IKASTAROA:

Lau orduko ikastaro honetan, atseden hartzeko eta ikastaroaren beraren alderdiak komentatzeko etenaldi batekin, Pandero Karratuaren (Peñapardako panderoa ere esaten zaiona) ezaugarriak eta berezitasunak uztartuko dira.

Instrumentua ezagutzeko eta jotzeko lehen urratsak landuko dira, baita instrumentua gure errepertorioko erritmoetara nola egokitu ere: fandangoa, arin-arina, kalejira…

DATUAK:

  • APIRILAK 30, larunbata
    - Ordutegia: 10:00-14:00 (Tartean atseden txiki batekin).
  • Nori zuzendua: Ikasle eta irakasleentzat (gehienez 18 pertsonentzat).
  • Prezio orokorra: 14€
  • Gizarte intereseko prezioa (4. maila): 10,50€
  • Gizarte intereseko prezioa (3. maila): 8,40€
  • Gizarte intereseko prezioa (2. maila): 7,00€
  • Gizarte intereseko prezioa (1. maila): 1,40€

IZEN EMATEA (Klikatu)

Erlazionatutako dokumentuak

2022/02/18-an argitaratua