Klarinete-ensemblea - Gazteak

Norentzat:

III. mailako klarineteko ikasleak eta piano eta perkusioko ikasleak.

Helburu nagusia:

  • Taldean jotzeaz gozatzea
  • Instrumentu bereko ikaskideekin harremanak izatea
  • Klarineteko klaseetan ikasitakoa indartzea
  • Klarinetearen familiako instrumentuak jotzea

Jarduerak:

  • Kontzertuak: hiruhileko bakoitzean kontzertu bat ematen saiatzen gara: Eskolan, Udaletxean, zaharren egoitzetan...
  • Topaketak: beste musika eskola eta kontserbatorioetako ikasleekin: Errenteria, Andoain...
  • Beste jarduera batzuk: San Sebastian eguna, Kaldereroak