Biolina
Biolina hari eta arku instrumentua da. Bi osagai nagusi ditu: erresonantzia-kaxa bat, erdialdean estutzen dena eta "f" formako bi irekidura dituena, eta lau hariko gider labur bat. Hariak bostun bitartetan afinatuta daude, eta trasterik ez izatea du ezaugarri.
Soinua sortzeko, zaldi-ilezko zuntzez egindako arkua harien kontra igurzten da. Hari-instrumentuetan txikiena da eta soinu altuenak sortzen dituena.
Lehen biolin-ikasturteak amaitzean, ikasleak Orkestra Txikira pasatzen dira, eta han hasten da beraien talde ibilbidea.
Biolina plus
8 eta 10 urte bitarteko hasiberriek instrumentuarekin denbora gehiago eman dezaten, eskolak biolina plus eskainiko du Atotxako egoitzan.
Biolina plus irakasgaian, ikasleek taldekako ordu beteko bi saio izango dituzte astean, eta ordu erdiko biolin saioa banaka.
Taldeko ordutegia finkoa da eta saioetan musika hizkuntza, talde eta instrumentu edukiak landuko dira.
Banakako saioaren ordutegia matrikulazio unean libre dauden orduen artean aukeratu ahal izango da.
Biolina plus egiten duten ikasleek ez dute musika hizkuntza egin beharrik.



