Musika eta Dantza Eskolako Liburutegia
Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako Liburutegia zerbitzu publikoa da eta bere funtzio nagusia da Eskolaren prestakuntza beharrei eta herritarren informazio beharrei erantzutea.
Liburutegi espezializatua, Eskolakoa eta publikoa da: edukiak musika eta dantzari buruzkoak dira, musika eskoletan eskaintzen den araubide bereziko irakaskuntza artistiko ez arauturako egokituta. Funtzionalki, Donostiako Udal Liburutegi Publikoen sarearen parte da 2000. urtean sortu zenetik eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen parte 2016. urtetik.
Ordutegia
Eskola garaian
- GOIZEZ: astearte, asteazken, ostiraletan: 10:30-14:30
- ARRATSALDEZ: astelehenetik ostegunera: 16:00-20:00 ostiraletan: 16:00-18:00
Aste Santuan - udan – Gabonetan
- Astelehenetik ostiralera: 10:30-13:30
- Ostegun Santuaren aurreko astelehen, astearte eta asteazkenean: 10:30-13:30
- Pazko Astea: itxita
- Abuztua: itxita
Zerbitzuak
- Informazio zerbitzua
- Mailegua:
- Mailegu kopurua: 20
- Mailegu epea: 21 egun
- Luzapenak: 2 aldiz (epe barruan eta erreserbatuta ez badago)
- Erreserbak: mostradorean, telefonoz edo Internetez
- Fonoteka:
- Diskoak, kaseteak eta biniloak entzuteko bi postu daude
- Aurikularrak mostradorean eskatu behar dira (txartela aurkeztea nahitaezkoa da)
- Erabili diren diskoak mostradorean utzi behar dira aurikularrekin batera
- Irakurketa gunea
- Hemeroteka
- Erabilera publikoko ordenagailu gunea
- 6 ordenagailu postu daude Interneten nabigatzeko eta ofimatikarako (USB konexioarekin eta inprimagailuarekin)
- Ordubeteko saioa egunean
- Erabiltzeko baimena mostradorean eskatu behar da (txartela nahitaezkoa da)
- 14 urtetik beherako erabiltzaileek bazkide txartelaz gain, gurasoen baimena behar dute (inprimakia eta zirkularra mostradorean jasotzen dira). Gomendioa da zerbitzu hauek 6 urtetik aurrera erabiltzea
- A4an inprimatzeko edo fotokopiatzeko prezioa da 0,10 €/orrialde, zuri-beltzean, eta 1,00 €/orrialde, koloretan. ("Musika eta Dantza Eskolak ematen dituen zerbitzuengatiko prezio publikoen ordenantzan" argitaratutak)
- Internet sarbidea (nabigazioa eta Wifi)
- Eskolan hiru Wifi-gune daude: sarrera nagusia, kafegunea eta liburutegia
- Gune horietan Interneten dohan sartzeko, Herritar Txartela edo Donostia Kultura Txartela eta PINa eduki behar dituzu
- Online zerbitzuak
- Irakurle gunea: sartu Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarera online kontsulta egiteko
Zenbait zerbitzu erabiltzeko, adibidez mailegurako, liburutegi txartela beharrezkoa da (Herritarren Txartela, Donostia Kultura Txartela edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko edozein liburutegitako txartela). Txartela eskatzearekin batera, liburutegiko arauak onartzen dira.
Helburuak
- Liburutegia Musika Eskolan (arautu gabeko irakaskuntzako eskola bat) integratzea kultur gune eta hezkuntza etengabe eta autodidaktaren eragile moduan.
- Eskolako hezkuntza komunitatearentzat eta musikan eta dantzan interesa duten herritarrentzat musika eta dantzari buruzko informazio eta dokumentazio gune bihurtzea.
- Irakaskuntza jarduerari laguntzea, irakasleekin lankidetzan, ikasleen ikaskuntza eta teknologia berrien erabilera hobetzeko.
- Irakurtzeko eta estilo eta genero ezberdinetako musika entzuteko zaletasuna zabaltzea, erabiltzaileen espiritu kritikoa lantzen laguntzeko.
- Aisialdi eta denbora librerako hezkuntzaren parte gisa, kanpoko kultur ekintza, baliabide eta zerbitzuei buruzko informazioa ematea.
- Kultur ekintzak antolatzea diziplinarteko espazio moduan, arte adierazpen mota guztiak integratzeko eta sormena sustatzeko.
- Beste liburutegi batzuekin (liburutegi publikoak eta musika liburutegiak) lankidetzan aritzea eta proiektu eta programetan parte hartzea.
- Bere eremuko tokiko ondarea eta musika oroimena zaindu, gorde eta aditzera ematea.
Funtsak eta katalogoak
Liburutegia
-
9.307 partitura
-
4.891 diska
-
6.616 liburu
-
1.832 DVD
-
6 aldizkari
-
2 e-book
Artxiboa
-
712 askotariko taldeetarako
-
312 bandarako
-
319 orkestrarako
-
414 Big Banderako
-
210 komborako