Musika eta Dantza eskolan maizen egiten diren galderak
Galdera orokorrak
Zenbat urteko ikasleek eman dezakete izena Eskolan?
Eskolak adin guztietarako eskaintza du:
- 0-2 urte: Musika Hezkuntza Goiztiarra.
- 3-5 urte: Musika eta Mugimendua.
- 6-7 urte: Musika Tailerra edo Dantzaren Hastapenak.
- 8 urtetik aurrera, adin mugarik gabe: instrumentuak eta musika taldeak, dantza, Bakarkako Kantua (16 urtetik aurrera) eta irakasgai osagarriak.
Gainera:
- +55 (aurretiko musika prestakuntzarekin edo gabe): +55 jarduerak, Musika Tailerra (+65).
Zenbat urte izan behar ditu, gutxienez, ikasle batek instrumentu bat ikasten hasteko?
Uzten al die Eskolak instrumenturik ikasleei?
Arau orokor gisa, ez dizkiegu instrumentuak uzten ikasleei, salbuespen batzuekin:
- DSBE jasotzen ari direla egiaztatzen duten familietako ikasleek eskolak utzitako instrumentu bat bermatuta izango dute (pianoa eta bateria izan ezik)
- ikasle berrientzat instrumentuen prezio altua eta/edo espezialitate batzuen izaera minoritarioa kontuan hartuta, instrumentuak uzteko zerbitzua dugu honako espezialitate hauetan:
- Akordeoia
- Tuba / bonbardinoa
- Fagota
- Tronpa
- Oboea
- Trikitixa
- Kontrabaxua
- Biolontxeloa
Espezialitate horietan, zerbitzu horretarako eskolak dituen instrumentuak mugatuak direnez, ez da bermatuta egongo ikasle guztiek maileguko instrumentua izango dutenik.
Lehentasuna izango dute DSBE jasotzen ari direla egiaztatzen dutenek eta lehen urteko II. mailako ikasleek.
Derrigorrezkoa da Musika Hizkuntza egitea instrumentua egiteko?
Bai.
Musika hizkuntzako lehen eta bigarren mailak derrigorrezkoak dira instrumentu eskolei jarraitzeko behar adina ezagutza dituztela erakusten ez duten ikasle guztientzat.
Musika Hizkuntzako 3. eta 4. mailak, oso gomendagarriak badira ere, ez dira derrigorrezkoak.
Eman dezaket izena Musika Hizkuntzan bakarrik?
Ez.
Musika Hizkuntza egin ahal izateko, ezinbestekoa da instrumentua, Abesbatza, Dantza edo Musika Proiektuak egitea.
Izen-ematea
Nola jakin dezaket zenbat plaza huts dauden ikasi nahi dudan espezialitatean?
Izen emateko epea irekitzen denean, Eskolak plaza hutsen estimazio bat argitaratzen du.
Zozketaren ondoren esleituko diren plazen behin betiko zerrenda, haien ezaugarriekin batera (adina, maila, etab.), Hezkuntza Eskaintza dokumentuan argitaratuko da zozketaren egunean bertan.
Nola jakin dezaket nire auzoan zer eskaintzen den?
Zer da 1. aukera eta 2. aukera izen ematean?
Eskatzailearen lehentasuna adierazteko modua da.
Nahi adina irakasgai eska daitezke bai 1. aukeran bai 2. aukeran.
Pertsona beraren 1. aukerako eskaera guztiek lehentasun bera izango dute.
Pertsona beraren 2. aukerako eskaera guztiek lehentasun bera izango dute.
Zer da sartzeko zailtasun koefizientea?
Sartzeko zailtasun koefizientea eskaintza bakoitzean (espezialitatea edo taldea) dagoen eskaera kopurua dauden plazen artean zatitzearen emaitza da.
Koefiziente horrek zehaztuko du eskolak pertsona bakoitzari esleituko dion plaza, aukera bakoitzean (1. edo 2a.) eskatutakoen artean.
Zer gertatzen da aukera batean tresna bat baino gehiago jartzen badut?
Zozketaren bidez plaza bat egokitzen bazaizu, Eskolak, zuk eskatutakoen artean, sartzeko zailtasun koefiziente txikiena duena esleituko dizu.
Adibide bat:
Pertsona batek 1. aukeran gitarra eta baxu elektrikoa eskatzen ditu.
Aurten, gitarran 10 plaza huts daude eta baxu elektrikoan 10 plaza huts.
Gitarran 100 pertsonak eman dute izena. Sartzeko zailtasun koefizientea: 100 eskaera / 10 plaza = 10.
Baxu elektrikoan 60 pertsonak eman dute izena. Sartzeko zailtasun koefizientea: 60 eskaera / 10 plaza = 6.
Baxu elektrikoaren sartzeko zailtasun koefizientea (6) gitarrarena (10) baino txikiagoa da.
Beraz, adibide honetan, eskolak baxu elektrikoko plaza esleituko dio pertsona horri.
Zer gertatzen da aukeretako batean auzo edo egoitza bat baino gehiago jartzen badut?
Zozketaren bidez plaza bat egokitzen bazaizu, Eskolak, zuk eskatutakoen artean, sartzeko zailtasun koefiziente txikiena duen auzoko taldea esleituko dizu.
Adibidea (I-6 urteko eskaera bat bi auzotan):
Pertsona batek 1. aukeran Altza eta Herrera eskatzen ditu.
Aurten, Altzan 10 plaza huts daude eta Herreran 10 plaza huts.
Altzan 10 pertsonak izena eman dute. Sartzeko zailtasun koefizientea: 20 eskaera / 10 plaza = 2.
Herreran 12 pertsonak eman dute izena. Sartzeko zailtasun koefizientea: 12 eskaera / 10 plaza = 1,2.
Herreran sartzeko zailtasun koefizientea (1,2) Altzan sartzekoa (2) baino txikiagoa da.
Beraz, adibide horretan, Eskolak Herrerako plaza esleituko dio pertsona horri.
Ez da Altzako itxaron zerrendan egongo.
2 espezialitate ezberdinetan esleitu daiteke plaza izen emate prozesu batean?
Pertsona bakoitzari banakako irakasgai (instrumentu) bakar batean esleituko zaio plaza prozesu bakoitzean.
Taldeko irakasgaietan ez dago mugarik.
1. adibidea (instrumentuak bakarrik)
Pertsona batek Pianoa (1. aukera) eta Fagota eta Flauta (2. aukera) eskatzen ditu.
Fagota esleitu zaio. Banakako instrumentu bat esleitu zaionez, ez zaio plazarik esleituko gainerako instrumentuetan eta ez da itxaron zerrendetan agertuko.
Musika hizkuntza egin beharko du.
2. adibidea (taldeko irakasgaiak bakarrik)
Pertsona batek Abesbatza eta Musika Proiektuak (1. aukera) eta Dantza Klasikoa eta Dantza Garaikidea (2. aukera) eskatzen ditu.
Eskolak, plaza hutsak daudenez, 4 irakasgaietan esleituko dio plaza. Esleitutako plaza bati edo gehiagori uko egiteko aukera izango du.
Abesbatza aukeratzen badu, musika hizkuntza ere egin beharko du.
3. adibidea (instrumentuak eta taldeak)
Pertsona batek Pianoa, Biolina eta Abesbatza (1. aukera) eta Flauta, Gitarra, Musika Proiektuak eta Dantza Klasikoa (2. aukera) eskatzen ditu.
Eskolak Biolina esleitu dio; beraz, ez zaio plazarik esleituko eta ez da gainerako instrumentuen itxaron zerrendan agertuko.
Taldeetan mugarik ez dagoenez, Eskolak Abesbatza, Musika Proiektuak eta Dantza Klasikoa esleitzen dizkio. Esleitutako plaza bati edo gehiagori uko egiteko aukera izango du.
Biolina aukeratzen badu, Musika Hizkuntza ere egin beharko du.
Eskolako ikaslea banaiz, lehentasuna al dut sartzeko?
Oro har, ez.
Aurreko ikasturtean Musika Tailerra (7 urte) edo Musika Proiektuak (instrumenturik gabe) egin duten ikasleek bakarrik dute lehentasuna II. mailako espezialitate batean (instrumentua, abesbatza edo musika proiektuak) sartzeko.
Lehentasuna 1. aukerako eskaeretarako bakarrik da, Eskolan matrikulatuta egon ez diren pertsonekiko.
Pertsona horien 2. aukerako eskaerek ez dute lehentasunik Eskolan matrikulatuta egon ez diren pertsonekiko.
Nire anai-arrebaren bat edo beste senitartekoren bat matrikulatuta badago, lehentasuna al dut sartzeko?
Izen ematearen zein ataletan dago Musika Hizkuntzako eskaintza?
Ez da agertzen.
Musika hizkuntza irakasgai osagarria da eta espezialitate bat (instrumentua, abesbatza...) ikasten bada bakarrik egin daiteke.
Zozketaren ondoren espezialitate plaza esleitzen bazaizu, eta musika hizkuntzako ezagutzarik ez baduzu, irakasgai horretan matrikulatu beharko duzu.
Zozketaren ondoren, instrumentuaren ordutegia aukeratzean, musika hizkuntzaren ordutegia ere aukeratuko duzu.
Zozketa egin eta gero
Nola esleitzen dira plazak?
Izen-ematean, pertsona bakoitzari zenbaki bat esleitzen zaio, zozketa bakar batean parte hartzeko.
Zozketan ateratako zenbakiaren hurrenkeraren arabera esleitzen dira plazak, betiere eskainitako plaza hutsen ezaugarriak kontuan hartuta.
Donostian erroldatutakoek lehentasuna dute.
Instrumentura sartzeko, aurreko ikasturtean Musika Tailerra (7 urte) eta Musika Proiektuak (instrumenturik gabe) egin duten ikasleek lehentasuna dute 1. aukerako espezialitateetan.
Zozketa egin eta gero... nola dakit niri plaza esleitu zaidan ala ez?
Zozketaren ondoren, onartutakoen zerrenda argitaratzen da.
Zerrendan 3 egoera ager daitezke eskaera bakoitzeko:
- ONARTUA: eskatutako irakasgaian plaza lortu da. Matrikula adierazitako epean formalizatu behar da. Hala egin ezean, plazaren erreserba galduko da.
- ITXARON ZERRENDA: eskatutako irakasgaian plazarik lortu ez bada. Ekainaren 24tik aurrera, plaza hutsak sortzen badira, itxaron zerrendan dauden pertsonei posta elektronikoz jakinaraziko zaie, hurrenkeraren arabera. Matrikula bi egunetan formalizatu beharko dute. Hala egin ezean, plazaren erreserba eta itxaron zerrendako postua galtzen dira.
- BESTE ZERRENDA BATEAN: beste instrumentu edo talde batean (egoitza, hizkuntza) plaza lortu denez, irakasgai bereko beste instrumentu edo taldeetarako gainerako eskaerak baliogabetu egiten dira.
Zozketa eginda, zerrendan ONARTUTA nagoela agertzen bada... zer egin behar dut?
Zer informazio eskatuko didate matrikula egiteko?
- Ikaslearen NAN edo familia liburua.
- Matrikularen prezioan deskontua eskatzen baduzu:
- Familia ugariaren liburua.
- DSBE.
- Familia unitatearen errenta.
- Banku datuak: 20 digitu eta IBAN hileko kuotak helbideratzeko.
Dantza Garaikidea
Nolako arropa eraman behar dut dantza garaikideko saioetara?
Garrantzitsua da arropa erosoarekin etortzea, ahal dela gorputzari ondo egokitzen zaiona, irakasleak ikaslearen gorputz-jarrerari behar bezala antzemateko. Oinutsik (edo galtzerdiekin) dantzatzen da eta ilea bilduta eraman behar da dantzatzean ez molestatzeko.
Zer musika motarekin dantzatzen da dantza garaikideko klasean?
Zer jarduera mota egiten dira dantza garaikideko klase batean?
Dantza Klasikoa
Zergatik erabili behar dut balleteko janzkera berezia?
Ariketak ongi egiteko, beharrezkoa da irakasleak eskatzen duen janzkera eramatea.
Balleteko klaseetan erabili behar den arropa espezifikoa da. Mugimendua oztopatzen ez duten eta gorpuzkera nabarmentzen duten jantziak erabili behar dira. Horrela, irakasleak beharrezko zuzenketak egin ditzake.
Noiz hasiko naiz puntako zapatilekin?
Puntako zapatilak erabiltzen hastea ezin da edozein modutan egin. Arduratsua, pazientea eta kontzientea izan behar da, haien erabilera ikasteak lan etengabea eta mailakatua eskatzen baitu.
Funtsezkoa da irakasle bat izatea ikaslearen lana gidatu eta jarraipena egiteko. Ezinbestekoa da gihar eta artikulazioen indarra garatzea, baita lesiorik ez izateko beharrezkoak diren alderdi teknikoak ere.
Puntak arriskurik gabe erabiltzeko gomendatutako adina 12 urte ingurukoa da
Euskal Dantza
Zer arropa eraman behar dut Euskal Dantza klasera?
Arropa erosoa eraman behar da (legginak edo txandal-prakak eta kamiseta), mugimendu guztiak askatasunez egitea ahalbidetuko duena, dantzatzeko zapatila egokiak edo galtzerdiak, eta ile luzea dutenek bilduta eraman behar dute dantzatzean ez molestatzeko eta ez desorientatzeko.
Gitarra
Zenbat balio du gitarra batek?
Ikasten hasteko gitarra oinarrizko batek 130-140€ inguru balio du, zorroa barne.
Etxean dugun gitarra oso zahar bat erabil dezaket?
Gitarra elektrikoa
Beharrezkoa da instrumentua erostea?
Bai.
Beharrezkoa da anplifikadore bat erostea?
Gitarra elektrikoa entzungailuekin jo dezaket?
Zein da gomendatutako material osagarria?
- Aurrez grabatutako musika jartzeko sistema bat, horrekin jotzeko (USB sarrera duen musika-erreproduzitzaile bat, ordenagailu bat, telefono bat edo bozgorailu bati konektatutako tableta bat izan daiteke...).
- Afinagailu bat (telefono mugikorreko aplikazio batekin ordezka daiteke).
- Metronomoa (telefono mugikorreko aplikazio batekin ordezka daiteke).
- Atril bat.
- Gitarra-euskarri bat (gitarra etxean eskura izateko).
- Zubito bat (zejilla) (schubb motakoa).
- Pua eta pua-euskarriak.