Breadcrumb
Erreanimazio kardiobaskularra
Ikastaroak
Donostiako Udalak bihotz-biriketako bizkortzeari buruzko prestakuntza saioak eskaintzen ditu 2 testuinguru desberdinetan:
- DBHko 4. maila, eskoletan
- adinekoen etxeetan
DYAk eta Gurutze Gorriak emandako saio horiei esker, bihotz-biriketako geldialdi baten aurrean azkar jokatzearen garrantzia azpimarratzen da, osasun zerbitzuak iritsi aurretik. Horietan azaltzen da biziraupen-tasa nabarmen handitzen dela biziraupen-katea aktibatzen bada, bihotz-biriketako bizkortze-maniobrak (BBB) aplikatzen badira eta gertuko desfibriladore bat erabiltzen bada, beharrezkoa bada.