Autokarabanentzako aparkalekuak

Autokarabanentzako aparkalekuak

Donostian autokarabanek gaua igarotzeko 2 gune daude: bat ordainpekoa Berion eta bestea doakoa Illunben.

Gune horietan aparkatu daiteke, baina ez da kanpatzea onartzen (adibidez, ezin da toldorik atera). Ez dago baimenduta ere mahaiak edo aulkiak kalera ateratzea, baina bai maila-koiak eta egonkortzaileak erabiltzea.

Etxebizitzen inguruan daudenez, bizilagunekiko errespetua ezinbestekoa da.

Berioko aparkalekua autokarabanentzako

Kokalekua
Berio pasealekua, 2, 20018 Donostia 
Koordenatuak
43º 18' 28'' N 2º 00' 51,6'' W
X= 580042 m Y= 4795677
Plazak
44 plaza
Zerbitzuak (doakoak)
  • Ur-hargunea (2 iturri)
  • Hondakinen tratamendurako gune ekologikoa
Baimendutako gehieneko egonaldia
72 ordu
Prezioa
TAO sistema:
  • Goi-denboraldia: 11,20€
  • Urteko gainerako denboraldia: 5,60€ 
  • Ikusi TAO sistema arautzen duen ordenantza
Garraio publikoa

Illunbeko aparkalekua autokarabanentzako

Illunbeko aparkalekuan autokarabanentzako 2 aparkaleku-eremu ditu:

 Illunbeko autokarabanen aparkalekua zerbitzuekin

Kokalekua
Miramon Pasealekua, 20009 Donostia 
Koordenatuak
43.297885, -1.971480
Plazak
 17 plaza
Zerbitzuak
Baimendutako gehieneko egonaldia
72 ordu gehienez 
Prezioa
Doakoa

 llunbeko autokarabanen aparkalekua zerbitzurik gabe 

Kokalekua
Miramon Pasealekua, z/g, 20009 Donostia 
Koordenatuak
43.296766, -1.969422 
Plazak
45 plaza
Zerbitzuak
 Ur-hartunea, ur grisak eta beltzak botatzeko putzua 
Baimendutako gehieneko egonaldia
72 ordu gehienez 
Prezioa
Doakoa
Garraio publikoa
Ohiko zerbitzua:
Udako autobus anezka (2026/07/11 - 2026/08/31)
  • 11:00etatik 22:30era: 20 minuturo

Intereseko estekak