Igeldo

Izen bereko mendian kokatzen da Igeldo, Donostiako mendebaldean eta Usurbilekin zein Oriorekin muga egiten. Zubietarekin batera, landagune-izaera hobekien mantentzen duen auzoa da.

XX. mendean, hamarkadaz hamarkada, txalet moduko etxebizitza ugari, jatetxeak eta kanpin bat eraiki ziren. 80ko hamarkadan Babes Ofizialeko lehen etxebizitzak eraiki ziren.

2025eko martxoaren 6ean 2027ko maiatza arte Igeldoko Toki Erakunde Txikia zuzenduko duen batzorde kudeatzailea eratu zen. Behin-behineko batzorde kudeatzailearen ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatu ditu, aplikatu beharreko hauteskunde-araudian xedatutakoaren arabera eta Hauteskunde Batzorde Zentralaren adostasunarekin. Horretarako, erakundea eratzeko sekzioan edo ataletan azken udal-hauteskundeetan izandako emaitzak hartu dira kontuan.



Toki Erakunde Txikiko Bulegoa:


Itsas Aurre eraikina

Lurralde honi buruzko informazio demografikoa DonostiaDatan aurkitu daiteke.

Toki Erakunde Txikiko prozesuak

Toki Erakunde Txikiko elkarteak

Azpiegiturak eta zerbitzuak

Azken albisteak

No Results Found