TAO

Sartu aparkatzeko baimena eskatzeko izapidera
Sartu aparkatzeko baimena aldatzeko izapidera
Sartu aparkatzeko baimenaren baja eskatzeko izapidera

Intereseko informazioa

Erregulazio bereziko kaleak  

Arautze bereziko aparkaleku-zonak:

  • Bertakoen erreserbak: bertakoek soilik erabiltzeko aparkaleku erreserbatuak. Dagokion bineta eduki behar da.
  • Merkataritzako TAO: merkataritza-erabilerarako aparkalekuak. Ibilgailu guztiek, salbuespenik gabe, aparkatzeko baimena behar dute. Kale hauetan doako 15 minutuko tiketa lor daiteke.
  • Koexistentziako kaleak: egoiliarren aparkaleku erabilera eta oinezkoentzako guneen erabilera txandakatzen diren kaleak, zehaztutako ordutegietan.
  • OAIetarako erreserbak: bi pertsona edo gehiagok okupatutako ibilgailuentzako erreserbatutako tokiak. Ibilgailu hauek 3. tarifa jasotzeko baimena dute.
  • Konexioko aparkalekuak: hiriko aldirietan kokatutako aparkalekuak, udal-garraio publiko kolektiboko erabiltzaileentzat tarifa-baldintza bereziekin.
  • Auto-karabanetarako guneak: soilik auto-karabanak aparkatzeko dira. Gehienez 72 orduz aparkatu daiteke, dagokion tasa ordaindu ondoren. Denbora hori igarota, ibilgailua lekuz aldatu behar da eta ezin da baimen berririk lortu 48 ordu igaro arte.
  • Anoetako kirol-gunea: Araubide Orokorra aplikatzen da. Anoetako kirol-instalazioen erabiltzaileek doan aparkatzeko baimena lor dezakete, gehienez 90 minutuko egonaldietarako.
  • Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako aparkalekuak: Aparkatzeko Europako Txartelaz edo "MM" binetaz identifikatutako ibilgailuak soilik aparkatu ahal izango dira. Gehienez 24 orduz jarraian aparkatu daiteke erreserbatutako plaza batean, plaza hori ibilgailu jakin baterako identifikatuta ez badago. Denbora hori igarota, ibilgailua beste plaza batera aldatu behar da.

Mapa honetan aparkaleku gune desberdinak kontsulta ditzakezu

Tarifak indarrean dagoen ibilgailuen aparkalekuaren tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalean zehazten dira.

 

1. Tarifa

Araubide orokorrari dagokion tarifa da, hau da, 2. eta 3. tarifak erabili ezin dituzten ibilgailu arruntentzat.

Ordutegiak: Gune, sektore eta ordutegien arabera banatutako PDFa

Aparkatzeko gehieneko denborak:

Aparkatzeko gehieneko denborak ordu eta erdi, hiru ordu, bost ordu edo bederatzi ordukoak izan daitezke, eta ebazpen bidez ezartzen dira.

 

2. Tarifa

Erregulatutako gunean kokatutako jarduerak

Erregulatutako gunean dauden enpresa edo saltokietako ibilgailu mistoen jabeek eta tailer mekanikoetakoek parkimetro indibidualak jaso ditzakete (lehenek bat eta bigarrenek bi).

Dagokion prezio publikoa ordaindu behar dute (3. tarifa) eta ez dute ibilgailua mugitu behar gunean baimendutako gehienezko denbora amaitzen denean.

 

3. Tarifa

Bereizgarri-eskaera. Tarifa hau honako hauei zuzenduta dago:

a) Konponketa, instalazio, garbiketa eta abarreko tailer mekanikoak (ibilgailuen kontzesionarioak kanpo geratzen dira):

b) Merkataritzaren edo enpresen bestelako jarduerak:

Tiketaren baliozkotasuna

Aparkatu ahal izateko, makinetan tiketa erosi behar da eta haizetakoaren barruan jarri, kanpotik ikusi eta irakurri ahal izateko moduan. Denbora hori amaitutakoan, autoa beste sektore batera mugitu edo beste tiket bat erosi behar da.

Donostiako TAO guneak seinale bertikalez eta aparkaleku-guneetako kanpo-ertzetan margotutako linea etenez identifikatzen dira.

Pintura urdina gune guztietan agertzen da, dagokion tarifa-gunearen kolorearekin txandakatuta.

Informazio gehiago nahi baduzu, begiratu autoa aparkatu duzun tokiko seinaleei eta gertuen duzun ordainketa-makinaren jarraibideei. 

Gunea

Identifikazioa (kolorea/markak)

Kokapena

Gehienezko egonaldia

Irudia
Gune berezia
Txandakako hondar koloreko linea etenak
Hiriko erdigunea: Urbieta kaletik Pasealeku Berrira. Artzain Onaren plaza, Boulevarda eta Askatasunaren hiribidea barne. Baita Matia kalea (Antigua) eta Ondarreta pasealekua (Haizearen Orrazitik gertu)
90 minutos
Gune gorria
Txandakako linea gorri etenak
Antigua-Ondarreta, Gros, Amaraberri (Pio XII.aren plazaraino) eta Mirakontxa ingurua
90 minutu (Antigua-Ondarreta, Gros, Amaraberri) eta 180 minutu (Mirakontxa)
Gune urdina
Linea urdin etenak
Amaraberriko eta Antiguako zenbait gune
90 minutu (nahiz eta gune batzuetan 3 edo 5 ordura luzatu daitekeen)
Gune berdea
Txandakako linea eten berdeak
Amaraberri (Pio XII.aren plazatik Illunberaino), San Roke (Amara Zaharra), Sagues (Gros), Igara, Loiolako Erribera, Anoeta, Antigua
3 eta 9 ordu artean

Ordaintzeko makinak

TAO makinek funtzionalitate hauek eskaintzen dituzte:

  • Diru-zorro birtuala: kontsumitu gabeko zenbatekoa metatu eta beste eragiketa batean erabili ahal izango duzu
  • Denbora gainditzeagatik jarritako salaketak deuseztatzeko aukera

Ordaintzeko moduak

Araututako aparkatze zerbitzuak 4 ordainbide eskaintzen ditu:

  • Mugikorreko aplikazioa: ElParking app-a: Apple | Android, biak doan
  • Zordunketa/kreditu txartela
  • Eskudirua: onartzen duen txanpon txikiena, 5 zentimokoa; handiena, 2 eurokoa
  • Hurbiltasun txartelak: DonostiaKirola eta/edo Unibertsitate Txartela (UPV/EHU)

Salaketak ezeztatzea

Parkimetroek salaketa batzuk ezeztatzeko aukera ematen dute, gehienez 24 orduko epean.

  • Hautatu "baliogabetu salaketa" aukera
  • Sartu salaketa txartelean agertzen den espediente zenbakia eta berretsi
  • Ordaindu zenbatekoa eskudirutan edo zordunketa/kreditu txartelarekin
  • Berretsi eragiketa ordainketa agiria inprimatzeko

Erabiltzailearentzako informazioa

Arreta zerbitzua

  • Antigua auzoko bulegoan (Resurrección Maria Azkue 6, 3. A), astelehenetik ostiralera: 09:00-13:30 eta 15:30-20:00
  • 24 orduko zerbitzua 672 120 313 arreta-telefonoan