Gaztelekuak

Sartu zure auzoko Gaztelekuan izen-emateko izapidera

Intereseko informazioa

Zure Gaztelekua

Donostiako Gaztelekuetan nahi dugu zu eta 12-17 urte bitarteko beste gazteek zuen denbora librea beste modu batean goza dezazuen.
Horretarako, hainbat gune eta jarduera eskaintzen dizkizugu:

  • gozatu: berriketan aritu eta jende berria ezagutzeko, gustuko duzun musika entzuteko edo zure aldizkari gogokoenak irakurtzeko lekua eskaintzen dizugu.
  • jolastu: taldean mahai-futbolean, billarrean, dardotan, ping-pongean, mahai-jokoetan, Play Station edo Wii kontsolan.
  • sortu: eskulanak, sukaldaritza tailerrak, dantza, antzerkia, musika...
  • parte hartu: jokoak, tailerrak, filmak, jaiak, txapelketak... Zu protagonista izatea nahi dugu eta, horregatik, hilero zure ideiak eta iradokizunak proposatzeko aukera duzu Gazteleku bakoitzean egiten dugun gazte batzarrean. Gerturatu eta elkarrekin emango diegu forma ideia horiei!
  • informa zaitez: Ez ezazu ezer galdu eta informa zaitez gehien interesatzen zaizunari buruz. Informazio panelak ditugu eta haietan era guztietako berriak aurkituko dituzu: aisialdia, jarduerak, osasuna... Gainera, internetera konexioa duten ordenagailuak ere badaude.

Hiriko Gaztelekuak:

Donostian bizi bazara eta 12 eta 17 urte bitartean badituzu (Lehen Hezkuntzako 6. mailatik aurrera), nahi duzunean etor zaitezke hiriko edozein gaztelekutara, eta doan da.
Zure iritziak inporta duelako, parte hartu zure auzoko Gaztelekuaren bizitzan!

Nola?

Hileko lehen astean, Gazteleku guztietan "Gazte batzordeak" izeneko bilera parte-hartzaileak egiten ditugu. Bertan, Gaztelekuko programazioaz, Gaztelekuan gertatzen denaz eta interesatzen zaizkizuen gaiez hitz egin, eta gure iritzia defendatzen eta besteena errespetatzen ikasten dugu.

Galdetu zein den zure Gaztelekuko eguna eta ordua parte hartu ahal izateko.

Gainera, zuen intereseko gaiei eta jarduerei buruzko batzordeak antolatzen dira. Horrela, taldean, zuek izango zarete jarduera antolatuko duzuenak.

Adibidez, Groseko Gaztelekuan, talde bat asteko txapelketak antolatzeaz arduratu da, eta Bidebietako Gaztelekuan beste talde batek Gaztelekuko espazio berriak diseinatu ditu.

Eta bilera edo talde hauetan parte hartu ezin baduzu, beti proposatu ahal izango dituzu zure ideiak zure Gaztelekuan aurkituko duzun iradokizun-postontzia erabiliz.
​​​​​​​
Anima zaitez parte hartzera!