Udaltzaingoaren Zuzendaritza
Nor gara
Zer egiten dugu
Udaltzaingoaren eginkizunak
- Udal-agintarien eta udal-eraikinen babesa, hiri-trafikoaren erregulazioa, espazio publikoen zaintza eta udal-ordenantzak zein tokiko araudia betearaztea.
- Delituen prebentzioa, larrialdietan laguntza ematea, Polizia Judizialarekin lankidetza eta baimendutako kasuetan udal-mugatik kanpo jardutea.
Herri-segurtasuna
-
Bide publikoak, espazio publikoak edo establezimendu publikoak zaintzea, prebentzioaren esparruan eta delitu-egintzak saihesteko beharrezkoak diren jarduketa guztien esparruan.
- Agintariak babestea eta eraikinak nahiz instalazioak zaintzea edo babestea.
- Gatazka pribatuak konpontzen laguntzea, hala eskatzen zaionean.
-
Lokalizazio iraunkorreko kondenak, maizter-botatzeak, utzarazpenak, lokalen eta ibilgailuen zigilatzeak eta abar kontrolatzea, Justizia Administrazioarekin elkarlanean aritzeko eta hura sorosteko eginkizunen esparruan, indarrean dagoen ordenamendu juridikoan aurreikusitakoarekin bat.
-
Arau-hauste penalak egitearekin lotutako salaketak jasotzea eta izapidetzea.
- Arau-hauste penal bat egin duten pertsonak atxilotzearen ondorioz egindako atestatuak kudeatzea.
-
Arau-hauste penalen inguruabarrak ikertzea, horiek egiaztatzeko eta egileak identifikatzeko beharrezkoak diren eginbideak eginez, eta agintaritza judizialaren esku jartzea.
- Delituaren egoera begiz ikuskatzea, erruduna identifikatzeko modua emango duten delitu-frogak jasotzeko.
- Gertakariak argitzeko ikerketa-lanak egitea.
- Delituaren frogekin lotutako peritu-txostenak egitea.
Trafikoa
- Bide-segurtasuna zaintzea eta trafikoa normal ibiltzeko modua egitea, ibilgailuen mugimenduak antolatuz eta arautuz eta aparkalekuak kontrolatuz.
- 2009ko udaz geroztik, jarduera hori Mugikortasun Ataleko Unitate Operatiboko agenteek ere egiten dute.
-
Hiri barruko bideetan gertatutako trafiko-istripuei buruzko atestatuak edo txostenak egitea.
-
Prebentzioko kontrolak egitea aldizka, alkohola, droga toxikoak, psikotropikoak eta estupefazienteak hartu ondoren edo horien eraginpean zirkulatzen duten gidariak detektatzeko.
- Segurtasun-uhalaren, telefono mugikorraren eta abarren erabilera kontrolatzeko prebentzio-kanpainetan parte hartzea.
Polizia administratiboa
Ikuskapenak eta egiaztapenak:
Unitateak esleitzen ditu, ordenantza, erregelamendu eta abarren bidez araututako jarduera hauen gaineko administrazio-eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko: bide publikoko jarduerak, etxebizitzak edo lokalak, obrak, animalien jabetza, piroteknia eta abar.
Berdeguneak babestea:
Basoguneetan, parke publikoetan eta beste berdegune batzuetan gertaera eta jokabide desegokiak edo debekatuak prebenitzeko edo zuzentzeko zerbitzua.
092 - Koordinazio Unitate Nagusia
KZ (Koordinazio Zentrala) Udaltzaingoko unitate espezializatu bat da, herritarrari arreta osoa eskaintzen diona 7 x 24 orduetan.
Oinarrizko funtzio hauek ditu:
- Telefono bidez erantzutea herritarrek polizia-gaien, udal-ordenantzen, trafikoaren eta bide-segurtasunaren inguruan egindako errekerimenduei.
- Gorabeherak koordinatzea eta kudeatzea, eta polizia-baliabideak esleitzea.
- Larrialdiak kudeatzea eta operazioak beste kidego batzuekin (112 - Suhiltzaileak - Ertzaintza -...) koordinatzea.
Nola gaude antolatuta
Segurtasun, Suhiltzaile eta Babes Zibileko Ordezkaritza: Martin Ibabe Eceiza
Zuzendaritza: Jon Udakiola Elizasu
Gure zerbitzuak
Hauek dira herritarrentzat arlo honetan eskaintzen ditugun zerbitzuak.
Gure proiektuak eta programak
Kontaktuko datuak
Udaltzaingoaren komisaria
Morlanseko biribilgunea, 1,
20009 Donostia
Udaltzaingoa- Larrialdiak: 092
Informazioa: 943 481 320
Galdutako objektuak: 943 481 320
- Astelehenetik ostiralera: 09:00-14:00
Atestatuen Administrazio Unitatea: 943 481 333