Elurrak Plana
Larrialdietarako deitu 112ra (Sos Deiak- Suhiltzaileak) edo 092 ra (Udaltzaingoak).
Abenduaren 1etik martxoaren 31era dago indarretan. Planaren xedea da elurraren eragina minimizatzea eta bide eta zerbitzu garrantzitsuenak ahalik eta lasterren berrezartzea
Sarrera
Neguan, elurra egiteko arriskua handiagoa da. Oso ohikoa ez izan arren, gure hirian ere egiten du elurra, eta, bideetan arazoak eragiten dituenez, herritarrek zailtasunak izaten dituzte beren jardunak gauzatzeko. Besteen artean, nabarmentzekoak dira, etenak ibilgailuen trafikoan, zirkulazioa moteltzea, hainbat zonaldetara irisgarritasun zaila oinezkoentzat zein ibilgailuentzat, erorikoak eta istripuak bide publikoetan, eta abar.
Ondorio horiek arintzeko asmoz, Elurteetarako Jarduera eta Larrialdi Plana: ELURRAK izeneko berariazko plan hau idatzi da Udal Larrialdi Planean txertatuz, lehentasunezko arreta merezi duten bideak eta guneak definitzeko eta esku hartu behar duten udal baliabideen prozedura orokorrak ezartzeko.
Helburuak eta aurretik aintzat hartu beharrekoak
Kontuan hartu behar dugu baliabide eta bitartekoen plangintza orokorra lanegun baterako egin dugula. Fenomeno meteorologiko kaltegarria jaiegun batean gertatuz gero, beste plangintza bat beharko dugu, egun horretako baliabide eta bitartekoen araberakoa, eta Udalak ahalegina egingo du, zerbitzuak ez ditzan prestazio gutxiago eskaini.
Beraz, Planaren xedea da elurraren eragina minimizatzea eta bide eta zerbitzu garrantzitsuenak ahalik eta lasterren berrezartzea, hiriaren eguneroko martxa geldiarazi ez dadin. Horretarako, ezinbestekoa da:
- Ospitaleetarako sarbideak bermatzea.
- Bide nagusietan (lehentasunezkoak) ibiltzeko aukera bermatzea.
- Osasun Zentroetarako, Eguneko Zentroetarako, Adindunen Egoitzetarako sarbideak bermatzea, ibilgailuentzat nahiz oinezkoentzat.
- Biztanle guneen isolamendua ekiditea.
- Elurteak garraio publikoan izan dezakeen eragina ahal bezainbeste gutxitzea.
- Larrialdietako zerbitzuak (anbulantziak, suhiltzaileak, polizia) arreta eskaintzeko toki guztietara irits daitezkeela bermatzea.
- Gertaeraren aurretik, hark iraun artean eta ondoren herritarrei hartutako neurrien berri ematea, baita herritar gisa dituzten betebeharren berri ere.
- Sortu daitezkeen unean uneko arazoei arreta lehenestea.
- Kalean lo egiten duten pertsonen arreta eta ostatu arazoei aurre egitea, Gizarte Ongizateko departamentuaren neguko protokoloaren arabera.
Arriskuak eta egoera eratorriak
Tenperatura baxuengatiko egoera klimatologiko kaltegarri batek arrisku hauek eragin ditzake:
- Errepideetan izotza egotea.
- Errepideetan eta oinezkoentzako bideetan elurra pilatuta egotea.
- Edukiera handiko ibilgailuek istripuak izatea eta zirkulazioa etetea.
- Ibilgailu arinek istripuak izatea eta zirkulazioa etetea.
Egoera eratorriak :
- Arrisku horiek ondorio hauek izan ditzakete:
- Bideak moztea. Ibilgailuen zirkulazioa gelditzea.
- Izotzaren ondorioz luiziak gertatzea.
- Biztanle guneak bakartuta geratzea.
- Zirkulazio istripuak izatea eta ibilgailuak bakartuta geratzea.
- Hornidura elektrikoa eta telefonikoa etetea.
- Udal barrutian dabiltzan garraiorako ibilgailuak blokeatuta geratzea.
- Adinekoek mugitzeko zailtasunak izatea.
- Oinezkoak erortzea.
- Kalean lo egiteagatik hipotermia izatea.
Planaren fase nabarmenenak
Fase horia: Aurrealerta
Tenperatura baxuak (izotza) eta kota baxuetan (0-300 m) elurra iragartzen denean aktibatuko da, eta egoera lehengoratu arte edo hurrengo fasea (FASE LARANJA) martxan jarri arte mantenduko da.
Abisu hau definituko duten atalaseek ez dute zerikusirik soilik irizpide klimatologikoekin; aitzitik, kontuan hartuko dira ere kale eta errepideetan neguko garbiketa erraztea xede duten irizpideak, garbiketa horrek ahalik eta eraginik txikiena izan dezan gizartean.
Elurrik edo izotzik izanez gero zuzenean erabil dezaten, gatza banatuko da.
Fase laranja: Alerta
Planaren Zuzendaritzak fase hau abiarazten du elur kota 0-100 metrotan (itsas maila) izango dela ohartaraziz gero, aurretik fase horia eta hari dagozkion ekintzak indarrean egonik.
Hirian lehentasunezkotzat hartzen diren lekuetan barreiatuko da gatza, dela bideak, sarbideak eta herritarrak mugitu ahal izateko behar-beharrezkoak diren aldeak izateagatik:
- Ospitaleetara, Miramonera eta Zorroagara iristeko bideak.
- Osasun zentroetara iristeko aldapak: Pakea, Pilar, Quirón.
- Goiko auzoak: Altza, Aiete, Igeldo, Ulia.
- Aldapak: Aizkorri, Aldapa, Aldakonea, Bidebieta, Errondo, EUTG, Guardaplata,Konkorrenea, Lizardi, Erribera, Zuatzu.
- Oinezkoentzako igarobideak: Loiolako Erribera, Federico García Lorca, Añorga,Nanogune, Zubiaurre, Jolastokieta.
- Zubiak (espaloiak): Erreala, Agirre Lehendakaria, Mundaiz, Maria Cristina, SantaKatalina eta Zurriola.
- Garraio publikoaren geltokiak dituzten espaloi aldeak.
- Osasun Zentro, zentro publiko, tren geltoki eta abarretatik hurbil dauden espaloi aldeak
Fase gorria: Larrialdia
Planaren zuzendariak abiaraziko du zuzenean, elurrak edo izotzak sortutako arazoak hiri osora zabaldu direnean eta udaleko nahiz kanpoko aparteko baliabideak beharrezkoak direnean.
Azterketan berezitzat hartutako elementu edo eraikinak osasun zentroetara eta gizarte zentroetara mugatuta egongo dira, ez dagoelako eskolarik. Bereziki artatu beharreko puntu edo elementuak Jarraipeneko Mahai Teknikoak erabakiko ditu, egoeraren eta eskaeren arabera, eta egoera berezitzat hartuko dituzte ekitaldi jendetsuak, hala nola Anoetako edo Illunbeko partidak eta Donostia Eguna.
Gomendio orokorrak
- Jantzi arropa eta oinetako egokiak, eta ez irten kalera ezinbestekoa izan ezean.
- Ez da komeni adineko pertsonak kalera irtetea ezinbestekoa izan ezean.
- Kalean kontuz ibili, erorikoak eta irristadak ekiditeko
- Erabili garraio publikoa.
- Etxean, kontrolatu kanpoaldearekin lotura duten puntu guztiak, eta ziurtatu ateak etaleihoak itxita daudela.
- Aztertu teilatuak, ur zorrotenak, terrazak eta balkoiak, eta ez utzi kalera eror daitekeen elementu askerik.
- Entzun irratiko eta telebistako informazioa, eta egin kasu ematen dituzten aholku eta gomendioei.
- Ekidin biriketan aire oso hotza sartzea.
- Babestu egokiro aurpegia, burua, eskuak eta oinak.
- Kontuz ibili ikatzezko nahiz gasezko berogailuekin eta berogailu elektrikoekin, eta ziurtatu ez daudela errezel eta gortinetatik hurbil. Ez utzi haurrei berogailuetara hurbiltzen.
- Arretaz jokatu, airea berritzen ez den toki itxietan sutontziek edo berogailuek eragin dezaketen giro pozoitsua ekiditeko.
- Elurra edo kazkabarra egin badu, garbitu zure etxeko sarbideari dagokion espaloi zatia.
Lehentasunezko bideak
00. IBILBIDEA: OSPITALEETAKO biribilgunea -MIRAMON
Ospitaleetako biribilgunetik Oriamendiko biribilgunera, Poliklinikako biribilgunetik igarota.
0. IBILBIDEA: OSPITALEAK -MARTUTENEKO biribilgunea
Martuteneko biribilgunea -autobia, Bizkaia pasealekuraino -Pio XII.a -Aita Donostia -Begiristain doktorea -Ospitaleetako biribilgunea -Zorroagagaina (11. zenbaki aurreko biribilguneraino -Aranzadi)
1. IBILBIDEA: IGELDO
Igeldo pasealekua (Iruñea kalearekin duen elkargunetik) - Kristobal Balenziaga
Aita Orkolaga, Polipasoraino (131. zk.)
2. IBILBIDEA: IGARA - IBAETA -BERIO
Satrustegi hiribidea (gasolindegi zaharretik Igeldo pasealekuaren eta Iruñea kalearen arteko elkarguneraino) -Iruñea - Zumalakarregi -Tolosa hiribidea - Zubiberri bidea - Errotaburu pasealekua – Bernardo Estornes - Portuetxe - Iribar plaza -Berio pasealekua - Elhuyar plaza - Arriola pasealekua (Pakeako 26. zenbakiraino)
3. IBILBIDEA: ANTIGUA -ALDAPETA
Easo kalea (San Bartolometik San Martzialera) -Zubieta kalea -Kontxa pasealekua -Matia -Bentaberri plaza -Karmelo Etxegarai -Resurreccion Maria de Azkue -Elias Salaberria -Zarautz kalea (Bentaberri plazatik Matia Fundazioaren eraikin pareko biribilguneraino -123. zk.) -Juan Olasagasti -Aizkorri (Zarautz kaletik Heriz pasealekuko 82. zenbakiarekin duen elkarguneraino -Seminarioa) -Heriz pasealekua (Seminariotik Marañon doktoreraino) -Marañon doktorea (Heriz pasealekutik Donostizaharra auzuneraino) -Donostizaharra -Portuene -Jauregi -Mikelete (Jauregitik Matiara) -Pio Baroja -Sanserreka -Mirakontxa -Lazkano pasealekua -Lazkano biribilgunea -Aiete (26. zenbakiraino) -Aldapeta.
4. IBILBIDEA: AIETE
Oriamendiko biribilgunea - Aiete -Lazkano biribilgunea - Lugaritz - Iza - Berabera
5. IBILBIDEA: AMARA - ERRONDO -ERRIBERA
Lazkano biribilgunea - Izoztegi - Errondo pasealekua - Errondo - Borroto -Pio XII.a -Aita Donosti -Zorroaga - Loiola biribilgunea/Urki - Loiolako Erribera - Bartzelona hiribidea - Irun plaza.
6. IBILBIDEA : ERDIGUNEA - GROS - EGIA
Pio XII.a - Antso Jakituna - Easo -Urbieta - San Martin - Foru -Boulevard -Mirakruz - Nafarroa hiribidea- Kolon pasealekua -Mandasko dukea - Aldakonea - Egia Quiron.
7. IBILBIDEA: INTXAURRONDO - ATEGORRIETA
Ategorrieta - Sasiain - Sibilia - Otxoki - Garberako biribilgunea - Baratzategi - Zarategi -Pilar Klinika -Mons -Pablo Sorozabal biribilgunea -Zubiaurre -J. Elosegi alkatea -Biribilgunea.
8. IBILBIDEA: ULIA
Uliara sarbidea. Ulia pasealekuaUliako bidegurutzetik hasi eta parkeko aparkalekuraino.
9. IBILBIDEA: ALTZA - BIDEBIETA
Guardaplata - Bidebieta -Herrera -Altza - Larratxo - Txingurri.
10. IBILBIDEA: MARTUTENE - LOIOLA - 27. POLIGONOA
Martutene pasealekua, Astigarragako mugaraino -Sarrueta biribilgunea -Ubarburu - 27. poligonoa - Antzieta pasealekua - Loiolako Erriberako biribilgunea.
Premiazko ostatua emateko bitartekoak
Gizarte Ongizateko Departamentuak kalean lo egiten duten norbanakoak artatzeko premiazko protokolo bat prestatu du, non zehaztuta dagoen zer bitarteko erabil daitezkeen neguko klima muturrekoaren ondoriozko gizarte premia bat antzemanez gero.
Larrialdietako gizarte zerbitzuak erabiltzeko kudeaketa Gizarte Larrialdietako 24 orduko Udal Zerbitzuaren (GLUZ) bidez bideratuko da, Udaltzaingoak edo SOS DEIAK zerbitzuak aldez aurretik aktibatuta.
Neguko zerbitzuak harrerarako bi baliabide dauzka (horietako bakoitza arduratzen da bere sarrera sistema arautzeaz), eta egoera berezietarako protokolo bat. Honako hauek ditu:
- Gizarte Harrerarako Udal Zentroa (40 plaza)
- Neguko Aterpea (100 plaza)