Mugikortasun Zuzendaritza
Nor gara
Mugikortasun Zuzendaritzak garraioa eta hiri-azpiegitura hobetzeko politikak garatzen ditu, eta oinezkoen guneak, garraio publikoa, aparkalekuak eta bide-segurtasuna kudeatzen ditu. Gainera, seinalizazioa, hiriko trafikoa eta mugikortasunarekin lotutako beste zerbitzu batzuk koordinatzen ditu.
Zer egiten dugu
- Mugikortasun-politikak garatu eta horiek hiriko eragile guztiekin adostu, alderdi guztietan: oinezkoen guneak, bizikleten oinarrizko sarea, garraio publikoko lineen hedadura eta erregulartasuna, aparkaleku berriak, autobus-geltokia, bide periferikoen sarea indartzea, eta abar.
- Antolamendua, mantentze-lanak, seinaleztapena, pintura eta bide-segurtasuna. Semaforo-sarea
- TAO bereizgarriak, erretiratuen garraio-txartelak, ibiak, eremu mugatuetarako sarbideak eta abar kudeatu.
- Hiriguneko trafikoa antolatu, seinaleztatu eta zuzendu.
Nola gaude antolatuta
Mugikortasuneko, Garraio Jasangarriko eta Turismoko Ordezkaritza: Olatz Yarza Garagorri
Zuzendaria: Leire Aguirre Garcia
Atxikitako erakundeak
Gainera, herritarren eta elkarteen parte-hartzea sustatzen dugu Mugikortasunaren Kontseilu Sektorialaren bitartez.
Gure zerbitzuak
Hauek dira herritarrentzat arlo honetan eskaintzen ditugun zerbitzuak.
Gure planak eta proiektuak
Gure partaidetza beste entitate batzuetan
Fundazioak, elkarteak eta beste batzuk:
- Bizikletaren aldeko Hirien Sarea: Sozietate honen helburua da bizikleta lehentasunezko garraiobide bihurtzea.
- Euskadiko Logistika eta Mugikortasun Klusterra: Sozietate honen helburua da mugikortasuna gero eta seguruagoa, efizienteagoa, jasangarriagoa eta teknologikoki aurreratuagoa izatea.
Udalaz gaindiko erakundeak: mankomunitateak eta partzuergoak
- Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza: Gipuzkoako bidaiarien garraio-zerbitzua hobetzen saiatzeko erakunde publikoek sortutako tresna.