Lehendakaritza Zuzendaritza

Nor gara

Udaleko Lehendakaritza Zuzendaritzak funtsezko zeregina betetzen du udal-kudeaketan, eta zerbitzu-atal hauetaz baliatzen da horretarako:

  • Antolamendu eta Kalitate Zerbitzuak administrazio-prozedurak, egitura eta udal-kudeaketa hobetzen jarduten du.
  • Herritarren Partaidetza eta Arretarako Zerbitzua Udalaren eta herritarren arteko harremanaz arduratzen da, herritarrek udal-kudeaketan parte har dezaten sustatzen du, elkarteen mugimendua indartzen du, eta Herritarrei Arreta Emateko Udal Sistema eta Zerbitzu Integralaren arduraduna da.
  • Zerbitzu Orokorren atala zeharkako laguntza-zerbitzua da, eta bere egitekoen artean ditu udalaren ekipamenduak, espazioak eta hornidurak kudeatzea, datuak babesteko ordezkaritzaz arduratzea, dokumentu historikoak kontserbatzea eta kudeatzea, Agiritegi Atalaren bidez, barne-kudeaketaren zein hiriaren beraren datuak eta adierazleak lantzea, gardentasun-betebeharrak betetzen direla ziurtatzeko, eta udal-kartografia mantentzea, Udal Datuen Atalaren bidez. Gainera, Barne Zerbitzu Orokorren Bulegoa zeregin logistikoez, korrespondentziaz eta instalazioen mantentze-lanez arduratzen da.

Gure atalak

Zer egiten dugu

  • Antolamendu eta Kalitate Zerbitzua
    • Administrazio-prozedura eta -lana hobetu eta sinplifikatu.
    • Antolamendu-egitura, udal-jarduera eta horretarako behar diren baliabideak aztertu eta planifikatu.
    • Kudeaketa aurreratuko ereduak, Udalaren kudeaketa-plana eta gobernu-planaren kontu-ematea bultzatu, diseinatu eta babesa, aholkularitza eta laguntza eman.
       
  • Zerbitzu Orokorrak
    • Udal-espazioak eta -hornidurak kudeatu.
    • Datuak Babesteko Ordezkaritza.
    • Udalaren dokumentuak, espedienteak eta funts historikoak kontserbatu, zaindu, sailkatu, katalogatu eta horien kontsulta eta mailegua kudeatu, Agiritegiaren bidez.
    • Udal Datuen Atalaren bidez, datuak eta adierazleak eman, gardentasun-betebeharrak betearazi, udal-zerbitzuekin lankidetzan aritu prozesu analitikoetan, udal-kartografia eta kale-izendegia mantendu.
    • Barne Zerbitzu Orokorren Bulegoaren bidez, lan logistikoez, korrespondentziaz eta paketeez arduratu, bilera-gelak kudeatu, altzariak aldatu eta mantentze-lanak egin.
       
  • Udal Artxiboa
    •  Udalak 1813tik aurrera sortu eta jaso dituen agiriak biltzea, antolatzea, gordetzea eta zabaltzea.

Nola gaude antolatuta

Gobernantza Ireki eta Kulturako Ordezkaritza: Ana Lopez Loyarte

Honako hauek izan ezik:

  • Auzoetako eta Herritarren Partaidetzako Ordezkaritza: Idoia Gracia Monge
    • Lurraldeko Partaidetza Atala
    • Sektorekako Partaidetza Atala

Zuzendaritza: Manu Narváez Morales

Atxikitako erakundeak 

Gure zerbitzuak

Hauek dira herritarrentzat arlo honetan eskaintzen ditugun zerbitzuak.

Gure proiektuak eta programak

Gure partaidetza beste erakunde batzuetan

Fundazioak, elkarteak eta beste batzuk

Sareak eta aliantzak

Beste batzuk

Kontaktuko datuak

Ijentea, 1,

20003 Donostia

Telefonoak: 010 / 943 481 000


Erlazionatutako estekak