Kontu-hartzailetza eta Kontabilitate Zuzendaritza

Nor gara

Kontu-hartzailetza eta Kontabilitate atalak Udalaren kontabilitatea kudeatzen du, haren jarduera ekonomikoa fiskalizatzen du, urteko kontuak egiten ditu eta finantza-gardentasuna bermatzen du.

Horrez gain, kontrol-organoekin lankidetzan aritzen da, eta kontratuak eta dirulaguntzak kudeatzen laguntzen du.

Zer egiten dugu

  • Eskubideak, diru-sarrerak, gastuak eta ordainketak kontabilizatu.
  • Udalaren jarduera ekonomiko-finantzarioaren barne-fiskalizazioa (berrikuspena) egin: sarrerak, gastuak, kontratuak, hitzarmenak, dirulaguntzak eta abar.
  • Udalaren eta haren mendeko erakundeen aurrekontuaren eta kontu orokorraren urteko likidazioa egin.
  • Dokumentazio ekonomiko-finantzarioa prestatu, webgunean argitaratzeko (Udal Behatokia eta Gardentasun Ataria).
  • Udalaren, haren mendeko erakundeen eta Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Estatuari atxikitako erakundeen ekonomia- eta finantza-informazioa prestatu eta bidali.
  • Udal-atalen eta kontu-auzitegien arteko (jarduera ekonomiko-finantzarioa ikuskatzeko kanpo-organoak) bitartekaritza egin.
  • Osoko Bilkurako batzorde hauei laguntza teknikoa eman: Kontratazioaren Kontrola eta Jarraipena eta Kontuen Batzorde Berezia. 
  • Udalaren mendeko erakundeen jarduera ekonomiko-finantzarioa fiskalizatu.
  • Batzorde teknikoetan parte hartu (kontratazioan klausula sozialak sartu, dirulaguntzak eraginkortasunez izapidetu, gastu-espedienteak elektronikoki izapidetu eta abar).

Nola gaude antolatuta

Pertsonak, Ekonomia eta Aurrekontu kudeaketa eta Euskarako Ordezkaritza: Kerman Orbegozo Uribe

Zuzendaritza. Gaikuntza nazionaleko funtzionarioa: Lioba Maiza

Kontaktuko datuak

Ijentea, 6,

20003 Donostia

Telefonoak: 010 943 481 000