Jokabide-ildoa eta lankidetza-eskaera

Donostiako hirian, diktadura frankistapean hazkunde urbanistikoa ez zen bestelako hiriburuetan bezain handia izan. Halere, hiriko ia auzo guztietan etxe bloke berriak eraiki zituzten, dela garai hartako Lan Ministerioak, dela Etxebizitza Ministerioak.

Hori horrela, 2013ko uztailean hiriko sinbologia frankista erretiratzeko ekimena abian jarri zuen Donostiako udal gobernuak justizia soziala, errekonozimendua eta aitortza sustatzeko asmoz.

Horretarako, deia egiten zaizue herritarrei hiriko zeinu nahiz sinbologia frankista identifikatzeko, eta, ondoren, eraikin publiko nahiz pribatuetan, betiere baimena eskuratu ostean, udalak bere kabuz haiek erretiratzeko.

Zabalik dirau bai hiriko sinbologia frankista aurkitzeko eta bai eraikinetatik kentzeko udalari jakinarazteko epea. Horretarako Herritarraren postontzia.