Jaietako eraso sexisten aurkako prebentzio eta arreta kanpaina 2024
Urtero bezala, jai giroan gertatzen diren eraso sexista eta sexu-erasoen aurkako prebentzio eta arreta kanpaina prestatu du Donostiako Udaleko Berdintasun Sailak. Kanpainak ekainetik abendura arte iraungo du, eta hainbat jardute esparru izango ditu.
Alde batetik, informazio baliagarria duten hainbat material prestatu dira lau hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez, eta zuzenduta daude:
- neska-mutil gazteei,
- hiritarrei oro har,
- ostalaritzako langileei,
- eta taxi gidariei.
Material horietan prebentziorako informazioa eta eraso sexista zein sexu-erasoen aurrean jarduteko gomendioak jaso dira. Era berean, udan hirian izaten diren bisitari kopurua dela eta, turistak maiz joaten diren eremuetan ere egingo da kanpaina, hala nola, hondartzetako taberna eta kabina kolektiboetan, eta hotel, ostatu eta bestelako establezimendu turistikoetan ere.
Informazio eta material guztia ezezetzda.eus webgunean dago jasota, baita orrialde honen amaieran ere.
Puntu Morea: eraso sexisten aurkako informazio eta artatze puntua
- indarkeria eta portaera matxistekiko jendeak duen sentsibilizazioa egingo da,
- botere eta/edo menderatze harremanak prebenitzeko beharraz ohartaraziko da,
- errespetuan oinarritutako harreman afektibo-sexualak sustatuko dira,
- jaietan indarkeria sexistako kasurik gertatuz gero, erasoa jasan duten pertsonei arreta emango zaie bertan.
Puntu Moreen egunak, ordutegiak eta kokapenak
|
JAIAK |
EGUNAK |
ORDUTEGIAK / KOKALEKUA |
|
San Joan |
Ekainaren 23a, igandea |
19:00 – 01:00 Zurriolako zubiaren ondoan |
|
Karmengo jaiak |
Uztailaren 13a, larunbata |
22:30 – 04:30 Boulevardeko kioskoa |
|
Zipotz jaiak (Gros) |
Uztailaren 20a, larunbata |
21:00 – 03:00 Katalunia plaza |
|
Jazzaldia |
Uztailaren 24a, 25a, 26a eta 27a (asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata) |
20:00 – 01:30 Zurriolako zubiaren ondoan |
|
Aste Nagusia |
Abuztuaren 10etik 17ra |
13:00 – 10:00 Boulevardeko kioskoa |
|
Euskal Jaiak |
Sagardo Eguna eta Estropaden finala |
Irailaren 7a, 11:00 – 17:00 Irailaren 8a, 10:00 – 16:00 Boulevardeko kioskoa |
|
Porrontxoko jaiak |
Irailaren 13 eta 14a |
22:00 – 04:00 Luis Martin Santos plazaren aurrean |
|
San Tomas eguna |
Abenduaren 21a, larunbata |
10:00 – 15:00 Boulevardeko kioskoa |
|
San Sebastian Eguna |
Urtarrilaren 19a, igandea |
22:00-04:00 Boulevardeko kioskoa |