Hauteskunde Orokorrak
Azaroaren 29an izango dira Hauteskunde Orokorrak. Ezagutu bozkatzeko eskubideari eta prozesuari buruzko informazio guztia.
Hauteskunde prozesua zein puntutan dagoen
Intereseko informazioa
Nork bozka dezake
Azaroaren 29an egingo diren datozen Hauteskunde Orokorretan, hauteskunde-erroldan inskribatuta dauden 18 urtetik gorako espainiarrek bozkatu ahal izango dute, Espainian zein atzerrian bizi badira.
Hauteslearen dokumentu egiaztatzaileak:
- NAN
- Pasaportea
- Gidabaimena
Argazkia duten dokumentuak iraungita egon arren, bozkatzeko balio dute.
Botoa eta irisgarritasuna
Hauteskunde propaganda bidaltzea
Hautagai-zerrendetako ordezkariei boto-emaileen erroldaren kopiak ematen zaizkie, hauteskunde propaganda bidalketak postaz egin ditzaten. Hautesle zerrenda horretan dagoen edozein pertsonak kopia horietatik kentzea edo bertan sartzea eska dezake.
Kentzea eskatzen ez badu, automatikoki egongo da propaganda-bidalketetan.
Eskaera Hautesle Erroldaren Bulegoan (Jose Maria Soroa, 23), bere egoitza elektronikoan edota Udalinfo bulegoetan.
Nolanahi ere, baztertzea edozein unetan eska daiteke eta hurrengo hauteskundeetatik aurrera izango du eragina.
Hauteskunde prozesua
Hauteskunde deialdia
Hautesle erroldari buruzko kontsultak eta erreklamazioak
-
Hautesle-errolda 2026/07/30ean itxi da.
-
Donostia.eus webgunean kontsultatu ahal izango da 2026/10/13tik aurrera.
Hauteskunde mahaiko zozketa
Posta bidezko botoaren eskaera
Eskaerak presentzialki egin daitezke Correoseko edozein bulegotan edo online bere webgunean (gaztelania).
Bozkatzeko moduei buruzko informazio gehiago (gaztelania).