Donostiako udal-barrutiak

Datu multzo honek Donostiako udalerria administratiboki antolatzeko eratu diren lau barrutien mugapen geografiko ofiziala erakusten du. Barruti bakoitzeko, datu hauek ematen dira:

  • Izena, euskaraz eta gaztelaniaz
  • Identifikazio-kode bakarra

Barrutien banaketa Donostiako Barrutien Erregelamendu Organikoaren bidez onetsi zen (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 67. zenbakia, 2015eko apirilaren 13koa). Lurralde-antolaketa honako hau da:

  • Ekialdeko barrutia: Altza, Intxaurrondo eta Mirakruz-Bidebieta
  • Ipar-ekialdeko barrutia: Ategorrieta-Ulia, Gros eta Egia
  • Erdialde-hegoaldeko barrutia: erdialdea, Amaraberri, Loiola eta Martutene
  • Mendebaldeko barrutia: Zubieta, Igeldo, Aiete, Antigua, Ibaeta, Añorga eta Miramon-Zorroaga

Erreferentzia-sistema: ETRS89 ZONA 30 EPSG:25830

Datu multzoa GeoDonostia bisorearen bidez ikus daiteke "ADMINISTRAZIO_MUGAK/Udal Barrutiak" geruzan.

Datuak eta baliabideak

Erlazionatutako dokumentazioa

Deskargatu RDF formatuan

Informazio gehigarria

Eremua Balorea
Eguneratze maiztasuna Hiru urtekoa
Datu-multzoa sorrera-data abuztua 18, 2025, 13:29 (UTC)
Datu-multzoa aldaketa-data maiatza 13, 2026, 09:34 (UTC)
Atal arduraduna Udaletxea.Lehendakaritzako Zuzendaritza
Sortuta Datuen Udal Atala