Donostiako errenta erabilgarri pertsonala eta familiarra

Datu multzo honek Donostiako udalerriko errenta pertsonal eta familiar erabilgarriaren banaketari buruzko informazioa eskaintzen du. Lotutako kontzeptuak:

  • Errenta pertsonal osoa: 18 urte eta gehiagoko pertsona bakoitzaren laneko errentak, jarduera ekonomikoetatik, transferentzietatik edo gizarte-prestazioetatik eratorritako errentak eta kapital higigarri zein higiezinak jasotakoak gehituta ateratzen da.
  • Familia-errenta guztira: kontuan hartutako urtean familia bereko pertsona guztien errenta pertsonal guztien batura gisa sortzen da. Familiako 18 urteko eta gehiagoko pertsonen errentak baino ez dira gehitzen.
  • Errenta erabilgarria: errenta pertsonal osoari Gizarte Segurantzako gastuak eta kuota likidoa edo konturako atxikipenak deskontatzearen emaitza da.

Datu multzo honetan eskaintzen den errenta errenta erabilgarria da.

Datuak urteka ematen dira, adinaren, generoaren eta jatorriaren arabera bereizita.

Datu multzo hau Hiriko argazkia-n ikus daiteke

Iturria: EUSTAT

Datuak eta baliabideak

Erlazionatutako dokumentazioa

Deskargatu RDF formatuan

Informazio gehigarria

Eremua Balorea
Iturria EUSTAT (Instituto Vasco de Estadística). Estadísticas de población y vivienda
Eguneratze maiztasuna Urtekoa
Datu-multzoa sorrera-data abuztua 18, 2025, 13:28 (UTC)
Datu-multzoa aldaketa-data abendua 3, 2025, 10:05 (UTC)
Sortuta Datuen Udal Atala