Datu multzo honek Udaleko oinarrizko sare geodesikoa deskribatzen du, Donostiako udalerrian egindako lan topografiko eta produktu kartografiko guztietarako funtsezko oinarri gisa balio duena.
700 erpin geoerreferentziatu baino gehiagok osatzen dute sarea, GPS tekniken eta zehaztasun handiko poligonalen topografia klasikoaren bidez lortuak.
2003an udal-kartografia digitalizatu zenetik, bi edo hiru urtean behin berrikusten dira erpin guztiak. Beharrezkoa denean, sarea bereziki trinkotzen da urbanizatutako eremu berrietan, haren zehaztasuna eta eguneratzea bermatzeko. Azken berrikuspena eta eguneratzea 2023an egin zen.
2010eko uztailean, udal-kartografia ED50 erreferentzia-sistema geodesikotik (European Datum 1950, Espainiako eta Balear Uharteetako kartografia-sistema ofiziala 2008ra arte) ETRS89 sistemara (European Terrestrial Reference System 1989) aldatu zen, eta 2020ko otsailean REDNAP08ra (Zehaztasun Handiko Nibelazioko Espainiako Sarea 2008) egokitu zen.
Erpin bakoitzak koordenatu geografikoak ditu X, Y eta Z ardatzetan, eta informazio zehatza ematen du bere kokapen espazialari buruz.
Erreferentzia-sistema: ETRS89 ZONA 30 EPSG:25830
Datu multzoa GeoDonostia bisorearen bidez ikus daiteke "LURRALDEA/ Oinarrizko Udal Sarea" geruzan. Gainera, bisoreak aukera ematen du erpinen erreseinak PDF formatuan deskargatzeko.