Kartografia. Donostiako eraikitze bideko eraikinak

Datu multzo horrek gaur egun Donostiako udal-mugartean eraikitzen ari diren eraikinei buruzko informazio geografikoa ematen du.

Erregistro bakoitza egikaritze-fasean dagoen eraikin bati dagokio. Datuak 1:500 eskalako udal-kartografian integratzen dira, eta etengabe eguneratzen dira hirigintza-jarduketa berriak onetsi ahala. 2010eko uztailean, udal-kartografia ED50 erreferentzia-sistema geodesikotik (European Datum 1950, Espainiako eta Balear Uharteetako kartografia-sistema ofiziala 2008ra arte) ETRS89 sistemara (European Terrestrial Reference System 1989) aldatu zen, eta 2020ko otsailean REDNAP08ra (Zehaztasun Handiko Nibelazioko Espainiako Sarea 2008) egokitu zen.

Datu-multzoak 1/500 kartografiako datuen eredua (cad formatuan) eta GIS kartografiako datuen eredua barnean hartzen ditu.

Erreferentzia-sistema: ETRS89 ZONA 30 EPSG:25830

Datu multzoa [GeoDonostia]https://www.donostia.eus/ataria/eu/web/geodonostia/bisorea?extent=-232294.4555,5351435.2638,-209038.4896,5367716.3508,102100&layers=LURRALDEA_1372_14&baselayer=Ortofoto-cartografia) bisorearen bidez ikus daiteke, "LURRALDEA/ Eraikitze bideko elementuak/ Eraikitze bideko eraikinak" geruzan.

Datuak eta baliabideak

Erlazionatutako dokumentazioa

Deskargatu RDF formatuan

Informazio gehigarria

Eremua Balorea
Eguneratze maiztasuna Bi hilekoa
Datu-multzoa sorrera-data abuztua 18, 2025, 13:26 (UTC)
Datu-multzoa aldaketa-data abendua 29, 2026, 09:35 (UTC)
Atal arduraduna Udaletxea.Lehendakaritzako Zuzendaritza
Sortuta Datuen Udal Atala