Breadcrumb

Liburuak, ikerketak, bideoak

Liburuak, bideoak eta ikerlanak

 

Liburuak

Artikutza. Naturaleza e historia/Natura eta historia.

Artikutzaren erosketaren mendeurrena ospatzeko, Udalak izaera zientifikoa duen liburu hau argitaratu zuen. Bertan jasotzen dira azken urteetan Artikutzan metatu den ezaguera eta egin diren ikerketak.

Aranzadi Zientzia Elkarteak hartu zuen lana koordinatzeko ardura eta gai ezberdinetako adituek parte hartu zuten.

Gaur egun, Artikutzako natura eta historia ezagutzeko erreferentziazko liburua dela esan daiteke.

  1. HISTORIA
  2. NATURA

 

Artikutza 1919-2019. Ehun urteko paradisu naturala.

Artikutzaren erosketaren mendeurrena ospatzeko, Udalak dibulgaziozko liburu hau argitaratu zuen. Argazki eta marrazki ederren laguntzaz modu erraz eta entretenigarrian erosketa eragin zuten arrazoiak kontatzen dira eta denbora epe honetan jasan dituen aldaketak.

Halaber, Artikutza Natura 2000 sarean sartzea bultzatu zuen ondare historiko eta natural garrantzitsua deskribatzen da.

Liburuaren egilea Dani Burgui Iguzkiza da.

Liburua deskargatu hemen.

 

 

Bideoak

Mendeurrenaren bideoa

Artikutzaren erosketaren mendeurrenean, Udalak bideo hau egin zuen. Bertan, duela 100 urte baino gehiago eremu hau erosteko hartu zuen erabakia eta tokiak duen balio historiko eta naturala balioesten dira.

Historian zehar, Artikutzaren erabilera eta egoera zeharo aldatu dira. Donostiako Udalak erosi eta gero, industria jarduera handiko toki bat izatetik, babes neurri zorrotzak ezarri zituen toki bat izatera pasa zen, hiriaren kontsumorako uraren garbitasuna bermatzeko.

Naturaren berreskuratze ikusgarriari esker, 2004an Natura 2000 Sarean sartu zen. Enobietako urtegia zerbitzutik kanpo uzteko Udalak hartutako azken erabakia beste mugarri bat izan zen, erreferentziazko toki hau babestu eta hobetzeko Udalaren konpromisoa berresten duena.

 

 

 

... eta ikerlanak

Artikutzako saguzarrak

Artikutzan dauden zuhaizti zahar ugariak, abandonatutako eraikinak eta haitzulo nahiz meatzeak babesleku oparoak dira saguzarrentzat.

2016Ko azaroan argitaratutako ikerketa honek, urte horretan bertan egindako landa azterketan identifikatutako kiropteroen espezie ezberdinak jasotzen ditu eta baita ordura arte argitaratutako datu bibliografikoen azterketa ere.

Azkenik, ugaztun talde honen kontserbazioan laguntzeko hainbat kudeaketa neurri proposatzen dira.

Lan osoa gazteleraz.

Lanaren laburpena euskaraz.

 


 Basoetako hegaztiak.

2016ko urtarrilean argitaratutako lan honetan Artikutzako basoko hegaztien ugaritasuna eta  aberastasuna ikertzen da, basoko zuhaitz espezieen eta horien heldutasun eta heterogeneotasunaren arabera.

Horrela, hegazti gehien dauden habitatak identifikatzen dira eta topatutako hegazti espezie bakoitza zein baso motari lotzen zaion.

Lortutako emaitzek basoa kudeatzeko ereduak iradokitzen dituzte, hegaztien dibertsitatea eta ugaritasuna bultzatzeko.

Lan osoa gazteleraz.

Lanaren laburpena euskaraz.

 

 

Koleoptero saproxilikoak

Koleoptero saproxiliko espezie jakin batzuen agerpena koleoptero mota honen biodibertsitatearen eta egur hilaren deskonposizio prozesuen garrantzi ekologikoaren adierazle oso ona da.

Ikerketa honetan legez babestuta dauden saproxilikoen 5 espezie nagusien laginketa egin da: Limoniscus violaceus, Lucanus cervus, Cerambyx cerdo, Rosalia alpina eta Osmoderma eremita, beste espezie lagun batzuekin batera.

Diagnosiak habitataren egoera eta honen bilakaera historikoa ere barne hartu du eta, azkenik, basoaren kudeaketa bideratzeko proposamenak ere egiten ditu.

Lana deskargatu.

 

 

Artikutzako haginak 

Hagina (Taxus baccata) gure kultura eta mitologiarekin oso lotuta dagoen espezie bat da,
baina ezezaguna zaigu, ez baita oso ugaria eta, askotan, bazterreko eremuetan agertzen da.
​​​​​​​Artikutzan bi populazio nagusi daude, eta 400 urtera iristen diren aleak azaltzen dira.

Hainbat faktorerengatik, kasu batzuetan identifikatuta baina beste batzuetan ez, hagin horien egoera oso prekarioa zen: ia hazkunderik gabe, fruiturik eman gabe eta adar lehorrekin edo gaixotasunen sintomekin. Hala, 2017an, Artikutzako bi hagin populaziotarako diagnostiko eta jarduera-plana izeneko ikerlana eskatu zen, hagin horiei eragiten zieten arazoak identifikatzeko eta haien egoera hobetuko zuten jarduerak proposatzeko.

Horren jarraipen gisa, 2018an bigarren azterlan bat egin zen: Artikutzako haginen ugalketa-ahalegina eta nutrizio-egoera.

Bi azterlan horiek eta proposatutako neurriak martxan jartzeak Artikutzako haginen egoera hobetzeko balio izan dute.

Artikutzako hagin populaziotarako diagnostikoa eta jarduera plana. (gazteleraz)

Artikutzako haginen ugalketa-ahalegina eta nutrizio-egoera deskargatu. (gazteleraz)

 

 

Flora mehatxatua

Artikutzan 100 urtez baino gehiagoz egin den kudeaketa kontserbazionistak basoak eta habitatak berreskuratzea, garatzea eta hobetzea ekarri du; inguruko mendietan, berriz, joera guztiz kontrakoa izan da. Faktore horrek, bere kokapen biogeografikoarekin, klimarekin eta orografiarekin batera, biodibertsitate handiko leku bihurtu du, habitat eta espezie interesgarriak dituena, bai faunari bai florari dagokienez.

Artikutzako Kudeaketa Plana onartzeak Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzea ekarri zuen. Kudeaketa Plan honetan mehatxatutako floraren banaketa eta kontserbazio egoera ezagutu beharra aipatzen da, bai eta hura kontserbatzeko behar diren neurriak ezarri ere.

Azterlan honen helburua da intereseko eta mehatxatutako floraren banaketa mapa eguneratzea eta haren kontserbazio egoera definitzea.

Azterlana deskargatu.