Breadcrumb
DonostiaTIKNavigation
Ekoscan ziurtagiria
Ekoscan ziurtagiria
011z geroztik, Ingurumen Zuzendaritzako Ingurumen Osasunaren eta Iraunkortasunaren Zerbitzuak ingurumena hobetzeko kudeaketaren ziurtagiri bat dauka, Ekoscan arauan oinarritutakoa. Ziurtagiri hori IHOBEk eman zion, Mandasko Dukearen jauregiko bulegoetatik egiten duen lanarengatik. Horrez gain, 2014tik Ekoscan Plus ziurtagiria ere badauka.
Ingurumenarekiko konpromisoa
Donostiako Udaleko Ingurumen Osasunaren eta Iraunkortasunaren Zerbitzuaren eginkizuna udalerriko ingurumena babestea da. Udalaren politika eta lan ildo guztietan ingurumenaren ikuspuntua sartzeko lan egiten dugu, bai eta zerikusia duten eragileak eta herritar guztiak sentsibilizatzeko ere.
Cristina Enea Fundazioak hainbat ekimen garatzen du ingurumen eta iraunkortasun balioak hirian sustatzen eta zabaltzen laguntzeko eta, horretarako, gizarte esparru eta belaunaldi desberdinetara hurbiltzen da, hezkuntzari, kulturari, ikasketei nahiz etorkizuneko aukerak aztertzeari lotutako ikuspegi desberdinetan oinarrituta.
Bi erakundeok Mandasko Dukearen jauregitik egiten dituzten ekintza guztietan ingurumena kudeatzeko sistema bat abian jartzeak bi helburu ditu: batetik, gure ekintzen eragina ahalik eta txikiena izatea lortzea, defendatzen dugun ikuspegiarekin koherentea izateko, eta, bestetik, eredu izatea Udaleko beste langileentzat eta herritar guztientzat.
Ingurumena kudeatzeko sistema horren bidez konpromiso hauek hartzen ditugu geure gain:
- Ahalik eta gehien murriztea erabiltzen ditugun ingurumen baliabideak, hala nola materialak, ura eta energia, gure karbono aztarna gutxitzeko.
- Kontsumitzeko orduan, lehentasuna ematea ingurumenean eragin gutxien duten produktu, hornitzaile eta zerbitzuei.
- Hondakinak behar bezala kudeatzea eta, batez ere, gutxiago sortzen ahalegintzea.
Urtero, hobekuntza planak ezarriko ditugu eta, behar denean, berriz aztertuko ditugu. Haiek lagunduko digute etengabe hobera egiten.
Hobekuntzaren emaitzak
2010etik abian jarritako ingurumena hobetzeko planek emaitza onak izan dituzte. Horiek argi ikusten dira ingurumen portaeraren adierazleen bilakaeran:
| Adierazlea | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Energiaren kontsumoa
(kWh/langile)
|
4992 | 4289 | 4021 | 4383 | 3975 | 3371 | 3237 | 3611 |
|
Energiaren kontsumoa
(kWh/m2)
|
75,2 | 74,0 | 65,0 | 71,9 | 62,5 | 57,7 | 58,1 | 62,8 |
|
Bulegoko paperaren kontsumoa
(kg/langile)
|
22,0 | 11,7 | 12,5 | 12,9 | 12,9 | 12,9 | 11,7 | 11,4 |
|
Argitalpenetarako paperaren kontsumoa (kg/langile) |
120 | 38 | 50 | 35 | 41 | 16 | 30 | 34 |
|
Hondakinen sorkuntza (kg/langile) |
65,5 | 34,5 | 32,7 | 31,8 | 24,5 | 23,7 | 25,8 | |
|
Gaika jasotako hondakinen portzentajea (%) |
65,5 | 68,3 | 69,1 | 71,1 | 71,5 | 72,7 | 66,4 |



