Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Energia berriztagarrien komunitate berriak sortzeko eta instalazio fotovoltaikoak jartzeko dirulaguntzak

Helburua da klima aldaketaren aurka jardutea, subiranotasun energetikoa sustatzearekin batera

Programa honen helburua da hirian energia berriztagarrien komunitate berriak sortzea, baita lehendik dauden energia berriztagarrien komunitateek eta etxebizitza-eraikinen jabeen erkidegoek instalazio fotovoltaikoetan egin beharreko inbertsioa sustatzea ere.

Ekimen honen bidez, hauxe lagundu nahi da:

  • Bizitegi-sektorean energia berriztagarriaren ekoizpena, eraikuntza pribatuan autokontsumoaren ekoizpen berriztagarria bultzatzea. 
  • Herritarren subiranotasun energetikoa, asoziazionismoa eta herritarren parte-hartzea sustatzea.
  • Udalerriko berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea, klima-aldaketari aurre egiteko.

Donostiako udalerrian egoitza soziala eta fiskala duten energia berriztagarrien elkarte eta komunitateek jaso ahal izango dituzte dirulaguntza hauek.

Dirulaguntzen xehetasunak

  • Deialdiaren diru-hornidura 60.000 €-koa da guztira.
  • Proiektu bakoitzari emango zaion dirulaguntza diruz lagun daitezkeen gastuen % 75 izango da, BEZa barne, betiere energia berriztagarrien elkartearentzat edo komunitatearentzat kengarria ez bada.
  • Eskaera bakoitzeko emandako gehieneko zenbatekoa honako hau izango da:

         - 10.000 euro, energia-komunitateak eratzeko eskaeretan;

         - 20.000 euro, eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioak martxan jartzeko proiektuetan.

  • Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da: % 70 organo eskudunak kontzesioa onartzen duen unean, eta % 30 dirulaguntza justifikatzeko eskatutako agiriak aurkeztu eta baliozkotu ondoren.

Dirulaguntzaren azken ordainketa egiteko, laguntza ematea eragin duen jarduera eginda egon behar da, eta oinarriek eskatutako egiaztagiriak 2026ko irailaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Nola eta noiz eskatu?

Eskabideak aurkezteko epea zabalik egongo da oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera eta hurrengo 6 hilabetera bukatuko da, baldin eta aurretik ez badira jarritako funtsak agortu.

Inprimakiak eta dokumentazioa udalaren webgunearen bidez aurkeztu behar dira.