Breadcrumb
Eduki publikatzailea
Artikutzako ekaineko bisita gidatuak
Ekainaren 8an, 21ean eta 29an

Ekainean hiru bisita gidatu egingo dira Artikutzan:
- Ekainaren 8an, Altueta. 12 kilometroko ibilbide honetan zehar Añarbe ibaiaren iturburua, Altueta mendia eta Elama ibaiak ezagutuko ditugu.
- Ekainaren 21ean (larunbata), izarpean. Txango berezi honen helburua izango da Bianditz gainetik ilunabarraz gozatzea. Kasu honetan parte hartzaileek beraiek linternak eraman beharko dituzte, mendian gauez ibiltzeko; horrez gain, gomendatzen dugu jateko zerbait eramatea.
- Azkenik, ekainaren 29an, Herpetologia: anfibioak eta narrastiak Artikutzan. Enobieta presa zaharraren inguruan ibiliko gara, eta anfibioak ikustea izango da irteera honen helburuetako bat, garai honetan urmaeletara hurbiltzen baitira arrautzak errutera.
Informazio gehiago eta izena ematea