Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Zero Plastik

Kontu ematea

Plastikozko poltsak

Plastikozko poltsak

  • Aiete
  • Hiri jasangarria

Hirian plastikoen erabilera murrizteko estrategia bat jarri zen abian 2021ean.

Horretarako Donostia Zero Plastik kanpaina burutu zen 2021ean. Gainera, ekainean plastikorik gabeko hilabetea antolatu zen. Ekintza nagusiak hauek izan ziren:
- Prebentzioa: ur pitxarren banaketa ostalaritzan, tupper banaketa arrandegietarako, ur botila berrerabilgarriak hondartzako tabernetan...
- Garbiketak: Urumean, Igeldon, Ulian eta hondartzetan.
- Informazioa: AZTIren ikerketa La Conchako badiari buruz, erakusketa Alderdi Ederren eta informazio postua Donostitruk-en.
- Instalazio turistikoak: 18 hotelentzako programa berezia, apartamentu turistikoentzako programa berezia.
- Gainerako eragileak: San Martin merkatua, Gipuzkoako Hostalaritza Elkartea, Musika Hamabostaldia, Zinemaldia ,...

Gastua

Aurrekontua (aurreikuspena) 127.505,00 €
Benetan gastatutakoa 50.384,00 €

Proiektuaren egoera

Azken eguneratzea: 2023/02/28

Egoera: Abian

Aurrerapen maila:

%65

Aurrerapen mailaren iturria: plana gauzatzearen %

Estrategiaren dokumentua 2021eko otsailaren 11n editatu zen eta 2025era arteko iraupena du. Europako eta Espainiako legediak erabilera bakarreko plastikozko poltsak murrizteko neurriak hartu ditu. Horregatik proiektua plastikoen erabilera ostalaritzan, kirol jardueretan...eta orokorrean murriztera bideratu da. 2022an arlo hau Next Generation laguntza duten bi proiekturen bitartez garatu da: 18 hoteletan zero plastik estrategiaren jarraipena eta 6 azpiegitura turistikotan Europako etiketa ekologikoa ezartzeko aholkularitza. Dagoeneko planean jasotako 12 ekintzen %65a burutu da.
2021ean, abuztura arte, Donostiar bakoitzak 24,37 kg hondakin sortu zituen ontzi arinei lotuta.
2022an, abuztura arte, Donostiar bakoitzak 20 kg hondakin sortu ditu ontzi arinei lotuta.
2025erako lortu beharreko helburuak:
- Hirian hondakin plastikoen sorrera % 17 murriztea
- Plastikozko ontzi arinen gaikako bilketa % 55era arte handitzea
- Erabilera bakarreko plastikoak, ezinbestekoak ez direnak, udal eraikin eta geletatik kentzea.
- Udal-eraikin eta -geletan biodegradagarriak ez diren plastiko guztiak ordeztea, ingurumen-abantaila dakarten aplikazioetan.

Mugarriak

  • 2021

    Kanpainaren hasiera eta ekainean plastikorik gabeko hilabetea.

  • 2022

    Kanpainan parte hartzen duten 18 hotelen jarraipena eta langileen formazioa.

    6 azpiegitura turistikotan etiketa ekologikoa ezartzeko aholkularitza