Ogi-apurra

Bidebietako Parkearen eraberritzea Partaidetza Prozesua

Bidebietako parkea

Diseñamos parque Bidebieta parkea diseinatzen

Bidebietako Parkea hobetzeko auzotarrek bideratutako ekimen baten bitartez,  2021eko udazkenean Ekialdeko Barrutiko Batzarraren ekimenez partaidetza prozesu bat abiatu zuen Udalak herritarrekin batera parkearen eremua birpentsatu, auzoan jada aisialdirako edo kirolerako dauden espazio publikoak kontuan hartu eta etorkizunean zein diseinu izan dezakeen proposatzeko.

Prozesua 2022ko maiatzera arte garatu da; une honetan,  exekuzio proiektua idazten ari dira, obrak 2022an lizitatzea aurreikusten da, eta parkea 2023an amaituta egotea.

Paisaje Transversal enpresak dinamizatu du prozesua eta proposamen teknikoa garatu du, Udaleko Partaidetza Zerbitzuko eta Ekialdeko Barrutiko teknikariekin batera.

Prozesuan Bidebietako auzotarrek parte hartu dute eta tradizionalki hiriaren diseinuan kontuan hartu ez diren ikuspegiak azterketan presente daudela bermatzeko ahalegina egin da.

Diseinatzen denaren bideragarritasuna aztertzeko Udaleko Proiektu eta Obretako zuzendaritzak, Mantentze atalak, Parke eta Lorategien bulegoak, eta Kiroletako Udal Patronatuak parte hartu dute. 

Jarduketa-eremua parkearen perimetrora mugatu da, elizaren aurreko zuhaizti eremua barne. Eremu horretan ez da hobekuntzarik egin 1980an parkeko lehen obratik, baina parkearen parte denez, esku hartze bateratua izan behar duela pentsatu da. Lanek 500.000 eurorainoko aurrekontua dute.

Helburuak: espazio publikoaren dimentsio hirukoitza

  • Auzoko biztanleriaren beharrak eta proposamenak identifikatu parte hartze prozesu baten bitartez.
  • Bidebieta parkearen egoeraren eta haren inguruaren diagnostiko parte hartzailea egin, hiri analisia eta herritarren parte hartzea bateratuz.
  • Bidebieta parkea hobetzeko eta haren erabilera auzoan sustatzeko estrategiak eta jarduketak definitzea.

Diagnostiko parte hartzailearen bidez analisi teknikoa eta herritarren bitartez lorturiko ekarpenak elkartu, hiru gai multzoetan egituratuta:

  • Irisgarritasuna eta mugikortasuna
  • Konforta eta identitatea
  • Erabilerak eta jarduerak

Partaidetza prozesuaren pausuak

Partaidetza prozesuaren aurkezpeneko argazkia

2021, azaroak 3: Partaidetza prozesuaren aurkezpena Bideberri BHI Institutuan

Udaletik Mariaje Idoeta auzoetako zinegotzi ordezkari espezifikoak, Alfonso Vázquez proiektu eta obretako zuzendariak,  Amaia Agirreolea Herri Partaidetzako zerbitzuburuak eta Beñat Jauregi ekialdeko barrutiko partaidetza teknikari erreferenteak hartu zuten parte. Paisaje Transversal enpresatik berriz, Jon Aguirrek eta Cristina Rodríguezek hartu zuten parte. 

Azaroak 3-20 : kolektibo anizekin saioak egin

Genero ikuspegi intersekzionala erabiliz, Paisaje Transversalek kolektibo anitzekin saioak egin zituen diagnostiko parte hartzaile eta barneratzaile bat helburu; horrela Diagnostikora ikuspuntu ezberdinak gehitu ziren, hobekuntza proposamenak ahalik eta barneratzaileagoak izan  zitezen ikuspuntu eta gizarteko sektore hauen arabera:

  • Generoa 
  • Nagusiak 
  • Haurtzaroa 
  • Gazteria 
  • Aniztasun funtzionala duten pertsonak.
  • Aniztasun kulturala eta pertsona migratzaileak 
  • Auzoko kolektiboak

Azaroak 20: Mapatze kolektiboa
​​​​​​Ibilbidea Bidebieta parkean zehar haren egoera modu parte hartzaile batean aztertzeko, hobetu beharreko alderdiak identifikatuz eta irtenbide posibleak proposatuz.

Mapatze kolektiboko argazkia

 

Abenduak 11: Diseinua elkarlanean

Parte hartze tailerra proposaturiko ekintzen inguruko eztabaida eta leheneste ariketarekin.

Parte hartze tailerreko argazkia

Prozesuan zehar Udal teknikariekin lan saioak egin ziren eta eremua ikuskatu zen proposamenak aztertzeko.


​​​​

2022 otsailak 22: Bidebieta parkea eraberritzeko prozesuaren emaitzak aurkezteko bilera irekia

Bidebietako parkea berritzeko partaidetza  prozesuaren garapenaren eta emaitzen berri emateko, bai eta zalantzak eta galderak argitzeko eta proiektuaren hurrengo urratsak azaltzeko ere. Bertan udal ordezkariek eta teknikariek parte hartu zuten parte, baita Paisaje Transversal elkarlan-diseinu prozesua gauzatu duen enpresako kideek ere.

 

Prozesuaren ondorioen ildo estrategikoak

  1. Parke irisgarriagoa eta lotuagoa: Parkearen konektibitate orokorra egokitzea irisgarriak ez diren ibilbide eta loturak konpontzea. Parkea ekialde-mendebalde ardatzean berregokitzea
  2. Kenketatik gehitzen. Parkeko espazio desberdinak bateratzea Eragin handiko jarduketa txikiak Eraberritze eta egokitze hobekuntza puntualak
  3. Erdigune aktiboa, malgua eta bateratzailea. Bidebietako Parkea auzoko erdigune bezala Jarduerak eta erabilerak sustatzeko espazioak zabaltzea Parkeari ekipamendu eta hobekuntza erakargarriak ematea

Dokumentu honetan eskuragarri daude Partaidetza Prozesuko ibilbidea eta proposaturiko ekintzak eta alternatibak.

 

Aurreproiektua

2022ko maiatzaren 23an, bilera irekia antolatu zen Bideberri BHI Institutuan orain arte definitutako aurreproiektu proposamena partekatu eta kontrastatzeko asmoz, auzotarrek eta auzoko eragileek baloratu eta beraien ikuspuntua emateko aukera izan zezaten.

Aurreproiektuaren elementu nagusiak hauek dira:

  • 1.), 2.), 4.) eta 7.): zentralitate berria eta ekialde-mendebalde igarobide irisgarria

 

  • 3.) eta 5.) Erabilera anitzeko plaza (kantxaren eraldaketa)

 

  • 6.) eta 7.) Hobekuntza handi/txikiak zoladuran, zuhaiztietan, parterretan, belardi apaingarrietan...

 

  • 8.) komun publiko bat instalatzea

 

  • 9.) eta 10.) Jolasgune berria eta jolas-horma

 

Diseñamos parque Bidebieta parkea diseinatzen

 

Aurreproiektuaren laburpen dokumentua

Hurrengo urratsak

  • Exekuzio proiektua idaztea.
  • Obren lizitazioa 2022 urtean.
  • Obrak gauzatzea 2023an.