Fagus sylvatica ‘Atropurpurea’

Pago morea
Fagaceae
( Fagus sylvatica ‘Atropurpurea’ )
Zein parketan dagoen: Cristina Enea

Banaketa

Pago gorria kobre koloreko hostoak dituen pago arruntaren barietatea da, Europan 1770ean landatzen hasi zena.

Deskribapena

Pago arrunten ezaugarri nagusiak ditu, batez ere udazkeneko koloreak, eta hostoen kolore granate ilunak bereizten du pago arruntetik; bestela, oso antzekoak dira.

Pago gorria tamaina ertain edo handiko zuhaitz espeziea da, 25 metroko garaiera izatera irits daiteke eta bere adaburu handientsuak zabalera altuera baino handiagoa izateko joera du. Adaburuaren itxura koniko-globularra da, eta heldutasunera iritsitakoan zabaltzen hasten da. Bihurdikatutako eta zintzilikatutako adar horizontal handiek osatzen dute adaburua, zuhaitzari edertasun arkitektoniko paregabea emanez.

Hostoak granate bizi kolorekoak eta distiratsuak dira, eta urre brontze kolorekoak udazkenean, pago arrunt ikusgarrien hostoak bezala. Loreak txikiak dira eta fruituak –pagaziak– izugarri gustatzen zaizkio hegazti alejale askori.

Erabilerak

Pago gorria zuhaitz apaingarri ikusgarria da urtaro guztietan: udaberrian, hostoen brontze argiaren koloreko kimuak botatzen dituenean; udan, hosto beltz berezi horiek dituenean; udazkenean, pagoen berezko koloreak hartzen dituenean; eta neguan, tenplu handi bateko korintoar zutabeak gogorarazten dituen adaburuaren egitura hostorik gabe geratzen denean.

Cristina Enean beste pago mota batzuk ere ikus ditzakegu, hala nola Fagus sylvatica «Pendula» (eite negarti bitxia duena); Fagus sylvatica «Atropurpurea» (hosto ia beltzak dituena), Fagus sylvatica «Dawyck» (zutabe eitea duena) eta Fagus sylvatica «trikolor» (brontze koloreko hostoak, azpildura zuri eta arrosez beteak). Guztiek itxura oso ederra hartzen dute udazkenean.

Ekologia

Arazorik gabe hazten da lur gehienetan, ondo drainatuta badaude eta urez beteta ez badaude; leku gehienak onartzen ditu, toki irekiak eta kostaldekoak izan ezik. Leku oso eguzkitsuak edo itzal partziala nahiago dituzte.

LOGO NEXT ARBOLES