Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Eduki publikatzailea

Saharako emakumeen heziketarako beka.
Zenbatekoa: 8000 €
'Saharako emakumeen heziketarako beka.' irudia
Proiektu hau martxan dago 2007-2008ko ikasturtetik. Beca Bouhe Mohamed Taghiyoullah Saharako gaztearekin hasi zen.

FISAHARA-Zinemaldiarekiko lankidetza.
Zenbatekoa: 5.000 €
'FISAHARA-Zinemaldiarekiko lankidetza.' irudia
Urtero kanpalekuetan egiten den ekitaldi bat da, komunikabideetan oihartzuna izan nahian, iritzi publikoa jabetu dadin kanpalekuetako bizi-baldintza zailez.

Elkarlana saharar ordezkaritzaren bulegoarekin.
Zenbatekoa: 3.500 €
'Elkarlana saharar ordezkaritzaren bulegoarekin.' irudia
Saharako Ordezkaritzak oso lan handia egin behar du Euskadin, Saharako kausarekin elkartasun handia baitago, bai erakundeen aldetik (lankidetza proiektuak, hitzarmenak, senidetzeak, ordezkaritzen bisitaldiak, kazetariak, gobernuz kanpoko erakundeak, e.a.) bai herritarren aldetik (sentsibilizazioa).

Garraio azpiegiturari laguntzea errefuxiatu sahararrak bizi ...
Zenbatekoa: 19.500 €
'Garraio azpiegiturari laguntzea errefuxiatu sahararrak bizi ...' irudia
Helburua da Lankidetza Ministerioak ibilgailu gehiago izatea, Ministerioko atal desberdinen beharrei erantzun ahal izateko. Ibilgailu horiek ez dira erabiltzen Chahid Hadedeko administrazio zentroetan bakarrik, Ministerioaren misio guztietarako eta wilaya guztietan baizik.