Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Eskola-gosarien programa; Saharako errefuxiatuen egoera ...
Zenbatekoa: 17.441,60 €
Proiektu honen bidez, SEADeko Hezkuntza Ministerioaren mendeko 4 wilayako 24 haurtzaindegietan eta Tindoufeko saharar errefuxiatuen kanpamenduetan haurtzaroaren erresilientzia indartu nahi da, ahultasuna murrizteko eta babesleku luzean dauden saharar haurren giza eskubideak betetzen direla bermatzen laguntzeko. Proiektuaren helburua ikasleen dietan nutrizio-aniztasuna hobetzea da, haien osasun fisikoan ondorio positiboak izan ditzaten, eguneroko ...

COVID-19 pandemiari UNICEFek Siriako eremu ahulenetan emandako ...
Zenbatekoa: 17.446,19 €
Siriako ipar-ekialdean prestatutako desplazatuen kanpamenduetan ezarriko den proiektu honen bidez, honako hauek erosi eta banatuko dira: haur eta familientzako ur- eta higiene-kitak, osasun-zentroetarako oinarrizko hornidurak, osasun-langileak babesteko ekipamendu mediko eta higienikoa, eta eskolak, osasun-zentroak eta oinarrizko beste instalazio batzuk desinfektatzeko hornidurak

Okupatuta dauden biztanle palestinarren eskubideen eta ...
Zenbatekoa: 17.446,19 €
Proiektu honek oinarrizko arrazoi humanitario bat du helburu: okupatuta dauden biztanle palestinarren eskubideen eta duintasunaren babes integrala.

Bidezko Merkataritza eta kontsumo arduratsua indartzea.
Zenbatekoa: 10.000 €
Donostian asentatuta dagoen proiektu bat dugu, jendeak bidezko merkataritzaren eta kontsumo kontziente eta arduratsuaren gainean kontzientzia hartzeko asmoa duena.

Garraio azpiegiturari laguntzea errefuxiatu sahararrak bizi ...
Zenbatekoa: 19.500 €
Helburua da Lankidetza Ministerioak ibilgailu gehiago izatea, Ministerioko atal desberdinen beharrei erantzun ahal izateko. Ibilgailu horiek ez dira erabiltzen Chahid Hadedeko administrazio zentroetan bakarrik, Ministerioaren misio guztietarako eta wilaya guztietan baizik.

Saharako emakumeen heziketarako beka.
Zenbatekoa: 8000 €
Proiektu hau martxan dago 2007-2008ko ikasturtetik. Beca Bouhe Mohamed Taghiyoullah Saharako gaztearekin hasi zen.

Ausserd Lurraldeko osasun zerbitzuen hobekuntza
Zenbatekoa: 10.000 €
Helburua, Ausserd lurraldeko Ospitalearen bidez, osasun zerbitzuak hobetu eta giza baliabideak eta baliabide materialak sendotzea.

Zero Pobrezia
Donostiako Udalak bai baitaki munduko pobrezia kentzea denoi dagokigun erantzukizun partekatua dela bat egiten du POBREZIA ZERO kanpainarekin, eta babesa ematen die tokiko plataformak egiten dituen ekintzei.

Bikarte elkartea
Zenbatekoa: 1073 €
Egoera behartsuan bizi diren errusiar neska-mutilak euskal familietan hartzeko egitasmoa, eskolako oporraldietan haur hauen osasun fisiko eta psikologikoa hobetzeko helburua daukana.

Generoko Indarkeria, Guatemala
Zenbatekoa: 43.039 €
Indarkeria jasan duten emakumeak artatzeko eredu oso bat eta emakumeen aurkako jokabide bortitzak gaitzesteko kultura sortzea

— 10 Elementu orri bakoitzeko
1 - 10 erakusten 26 emaitzetatik.