Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Udalak panel fotovoltaikoak jartzeko lanak esleitu ditu

Bost udal eraikinetan ipiniko dira

Donostiako Udalak udal eraikin batzuetan plaka fotovoltaikoen bost instalazio jartzea esleitu du.

Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legeak 2030. urterako euskal administrazio publiko bakoitza behartzen du energia-kontsumoa % 35 murriztera eraikin guztietan, eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazio nahikoak izatera aipatutako administrazioaren kontsumoaren % 32 hornitzeko, aprobetxamendu termikoko zein elektrizitatea sortzeko sistemak barne.

Udalaren, Donostia Kulturaren eta Donostia Kirolaren kontsumo elektrikoak kontuan hartzen baditugu (Zuhaizti, Mons, Manteo eta Pio Baroja kiroldegiak barne), urtean 28 GWh inguru kontsumitzen dira; beraz, 2030erako 9,8 GWh aurreztea lortu beharko da, eta 5,82 Gwh sorkuntza berriztagarria.

Honako instalazio hauetan ezarriko dira: Morlanseko Udaltzaingoaren eraikinean, Manteo eta Pio Baroja kiroldegietan, Aitor Ikastolan eta Bidebietako frontoian.

Lan horiek egiteko 270.000 euro inbertituko dira denera, eta 5 hilabeteko epean bukatuko dira.